Haurrak Bestetan
Haurren eguna
1996 urteaz geroztik, Bestetako osteguna eguna, « Haurren eguna » labelizatua da. Goizetik animazio anitz eskaintzen zaizkie gazteenei, horrela Bestaren izpiritua deskubritzen dute
Egun honen konzeptua belaunaldi berriak Baionako Besta-artean heztea da. Belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioa da ekitaldiaren arrakastaren gakoa. Kartoizko zenzen entzierroa, txokolate beroaren dastatze moduko gosaria, haurren danborrada, erregearen iratzartzea, hiriko giltza txikiak jaurtikitzea, erraldoi txikien desfilea. Dena antolatua da haurren eta gurasoen zorionerako.
La Poterne loretegiak, 13:00etatik 18:00etara Baionako elkarteek animatutako jolasleku parke handi bat bilakatzen dira.
Familiendako beste animazioak
Asteazken goizetik aizina, haurrak bestara gomitatuak dira Foulée du Festayre en barnean 09:30ean Henri Grenet Zubian haiei eskainitako lasterketan parte hartzera.
Halaber, goizero Leon errerearen gorteko erraldoien desfilea ikustera eta haren iratzartzearentzat kantatzera gomitatuak dira. Jakina, hiriko feria-besta ere biziki preziatua da tipienengandik.