Baionako peñak

Nola Baionako Bestak hain ezagun, original eta bakarrak bilakatu dira ? Hein handi batean, elkarte-sarearen indarrari eta peñeri esker.

Baionako benetako fenomenoa, « peñak » lagun-elkarteak dira, grina amankomuna partekatzeko eta hiriaren ohiturak defendatzeko biltzen direnak. Ohiko bihurtu diren animazio gehienen jatorria dira. Antolatzen edo animatzen dituzte eta urtero egitaraua berritzen duten nobedadeak eskaintzen dituzte.

Zer dira Baionako peñak? 

"Peñak" gazteleraz lagun taldea erran nahi du. Gure auzokideen artean, herriko bestetan elkarrekin parte hartzen duen pertsona-taldea da. Honek Espainia iparraldeko « sozietateei » egiten die erreferentzia, gizonentzat soilik diren klubak, aldian aldi biltzen direnak gai baten inguruan eztabaidatzeko.

Baionan, termino honek kultur eta besta-elkarteak izendatzen ditu, emazteak eta gizonak biltzen dituztenak, balio sendoen inguruan, hala nola, elkarbizitza, gizarte-laguntza, kultura-transmisioa eta nola ez hiriko besta-animazioa.

Elkarte hauek oinarritzat dute: kirola, kultura, tauromakia, hizkuntzaren sustapena, auzoetako bizitza, gastronomia…, eta hasiera-hasieratik bestaren egitarauan parte hartzen dute.

Besten historia beti izan da elkarrekin topatzeko ohitura zuten lagun talde batzuek moldatzen zutenaren araberakoa. 1932tik aitzina, « Batsarous » bezalako musika formazioek lagundu zuten egitarauaren garapenean. Sormenezkoak eta dinamikoak ziren, baina Besten garaian hala ere ilaunak. 1946an, tauromakia zale batzuk Baionako Zezen Zikulua sortuz antolatzea erabaki zuten. Alexis Etchegoyen, Louis Lachique, Loulou Lamarque, Charly Forgues, Pierre Pochelu baionar fenomenoaren peñen eta aste zoroan egin zuten inbertsioaren aitzindari bilakatzen dira.

1975etik 1990era, Baionak besta-elkarteen baby boom antzeko bati etekina atera zion, haien kopurua sekulakoa izan bait zen. Bokazio desberdinetako talde edo klub hauek, batzuetan arraroak, Besten beso armatu bilakatuko dira. Elkarte hauen helburua partekatua da: besten espiritua bultzatu eta bermatzaile bilakatzea. Hiriaren erdialdean eta harresietan hutsik diren lokal pribatu eta publikoak inbertitzen dituzte, jabe edo alokatzaile bilakatzen dira eta poliki-poliki, bestazaleen ohiturak aldaten dituzte.

Gaur egun, "peña" terminoak kideak biltzen diren lokakalak ere aipatzen ditu.

Moda honen sorreran, elkarteak oso pribatuak dira eta gizonentzat bakarrik dira. Peña bateko edo besteko kide izateko bertako partaideengandik hautatua izan behar da. Bi « zaharren » babesa arau bat da eta bulegoak boto bat egiten du kide berriaren sarrera balioztatzeko.

Ondorioz, peñak modu pribatu batean bizi dira urtean zehar. Aldiz, publiko guziarendako ateak idekitzen dituzte bestetako bost egun eta gauetan. Gutxi batzuk dira  emazteak errezibitzen dituztenak Baionako bestetatik kanpo. 1990ko hamarkadik aitzina soilik, neskak, poliki-poliki mundu pribatu eta sekretu honetan sartzen dira.

Baionako Bestetako protagonista garrantzitsu hauek 2004 urtean elkartu ziren, eta GAB (Groupement des Associations Bayonnaises) BEB (Baionako Elkarteen Batasuna) sortu zuten.

Batasun honek lau misio handiren inguruan dihardu

  1. Elkarteen  interesak defendatzea erakunde eta agintari publikoen aitzinean,
  2. Araudi-aldaketen eta publikoaren harrera-baldintzen aitzinean Batasuneko Elkarteetako kideak informatu eta laguntzea,

  3. Hiriko eta lurraldeko batzorde ezberdinetan kideak ordezkatzea,
  4. Beren berezitasuna iraunaraztea etorkizuneko belaunaldientzat.

2004 urtea geroztik BEB-ek hiru lehendakari ukan ditu: Gorka Robles, Laurent Roux eta Owen Lagadec.

2017an, Hiria eta BEB (gaur Baionako Peñen Elkartea) haratago joan ziren eta konpromisoa hartu zuten xarta baten idaztea energiak bideratzeko, bestazaleen segurtasuna hobetzeko eta Baionako Besten espiritua bermatzeko.

Engaiamenduen errespetatzeak: segurtasun-arauak betetzen dituzten lokalak, urtean zehar hiriaren bizitzan erakutsitako inplikazioa, musika bizien harrera, auzoarekiko errespetua eta eragozpen akustikoen aurka borrokatzea, laguntzen du Herriko Etxeak denbora mugatu berezi baterakoedariak saltzeko beharrezkoa den 3garren lizentziaren izenpetzea.

2019ko Bestetatik goiti, elkarte lokalen aitzinaldean ezarria den makarroi batek aukera ematen die bestazaleei Herriko peña ofizial eta labelizatuak aurkitzeko.

Baionako peñak

Labelizatutako peñek * ikurra dute

ADIXKI POMPA *

TRINQUET KARRIKA 8

ALDAXKA *

PANNECAU KARRIKA 4

ALMADIA *

SAUBIOLE KARRIKA 4

AMICALE LOUS TILHOLES *

CACOLETS PASARTEA 2

AMICALE SAINT-LEON  *

ESPANIAKO ATEA 2

ARCHIBALL COTE BASQUE *

EUSKALDUNEN KARRIKA 15

ARDUKARI *

EUSKALDUNEN KARRIKA 11

ASTYANAX *

SAUBIOLE KARRIKA 8

ATXIK BAIONA *

GOSSE KARRIKA 11

BAIONA FC *

LAGREOU KARRIKA 13

BAR DU CURE

GOSSE KARRIKA 7

BAYONNE PLAGE

LAGREOU KARRIKA 15

BESTEAK *

PAVILLON LAUTREC MARECHAL LAUTREC KARRIKA

BETI AINTZINA *

TONNELIERS KARRIKA 21

BETI XUTIK *

LAGREOU KARRIKA 5

BETISOAK *

GOSSE KARRIKA 10

BILTXOKO *

AUGUSTINS KARRIKA 9

BOC (BAYONNAIS D'ORIGINE CERTIFIEE) *

VISITANDINES KARRIKA 6

CACAO CLUB *

REMPART LACHEPAILLE 14

CERCLE TAURIN *

CORDELIERS KARRIKA 4

CLUB LEO LAGRANGE *

MOUSSEROLLES BIDEA/  RAVIGNAN BIDEA 5

CLUB POTTOROAK

REMPART LACHEPAILLET

ERLEAK 

ESPANIAKO KARRIKA 31

ERROBI KANTA *

CORDELIERS KARRIKA 30

ERROBIKO MUGARRIA

EUSKALDUNEN KARRIKA 4

EUSKADI SENEGAL *

BOURGNEUF KARRIKA 30

EZIN ASEAK *

PELLETIER KARRIKA 17

FRANCE CUBA *

TONNELIERS KARRIKA 8

GARGANTUAK *

VICTOIRES PLAZA 3

GELA TTIKI *

GOSSE KARRIKA 10

GORRIAK *

BOURGNEUF KARRIKA 40

HAIZ'EGOA *

ESPANIAKO ATEA 2

HAZTEN *

GOSSE KARRIKA 1

ITSUSIAK *

ESPANIAKO KARRIKA 27

JAMON JAMON *

COURSIC KARRIKA 6

KERRIKO

PELLETIER KARRIKA3b

KIKABUKOA - AUX AMIS DE L'ASPTT *

PASSEMILLON KARRIKA 24

KIWANIS *

CORDELIERS KARRIKA 17

KOBA LIBRE *

TONNELIERS KARRIKA 23

KOH LANTAK *

BOURGNEUF KARRIKA 24

LAGUNEKIN *

PASSEMILLON KARRIKA 28

LES BASCOS - *
TXALARPARTA

JACQUES LAFFITTE KARRIKA 10

LES COPAINS D'ABORD *

 CORDELIERS KARRIKA 5

LES MILLE PATTES *

BOURGNEUF KARRIKA 69

LOS YAYAYOS *

EUSKALDUNEN KARRIKA 13

MEDIKOAK *
(MEDECINS COTE BASQUE)

CORDELIERS KARRIKA 10

MUSKERRAK *

MARSAN KARRIKA 7

O KAYOLAR  *

GOSSE KARRIKA 16

OILASKOAK *

EUSKALDUNEN KARRIKA 40

OR KONPON *

ESPANIAKO ATEA

PACHAC'OR *

CHARCUTIERE KARRIKA 3

PATXOKI *

TONNELIERS KARRIKA 23 BIS

PATXONDO *

TONNELIERS KARRIKA 56/ PATXA PLAZA

PENA Y *

SAUBIOLE KARRIKA 6

PESTILLIAK

EUSKALDUNEN KARRIKA 25

PINTADAK

EUSKALDUNEN KARRIKA 31

SALBAIA *

EUKALDUNEN KARRIKA 9

SALE EL SOL

VEILLE BOUCHERIE KARRIKA 25

TIPITAPA *

ESPANIAKO ATEA

TTIPIKO KIDEAK *

MARSAN KARRIKA 5

XARNEGUAK

EUSKALDUNEN KARRIKA 24

XIMISTA *

EUSKALDUNEN KARRIKA 42

XUXU DEL MAR *

EUSKALDUNEN KARRIKA 38

ZAHAKIN *

PELLETIER KARRIKA 29

ZIRTZILAK *

PASSEMILLON KARRIKA 8