DENAK ZURI ETA GORRIZ !

Bestetako janzkera

Janzkera zuria gure Bestetako ezinbesteko elementua da. Bestetako espirituari atxikitzeko zigilu naturala da.

Jatorriz

Urteak joan urteak etorri, baionar bestazaleen janzkera aldatzen doa. Besten sorreran ez da lehenttasun bat…nahiz eta jantzi amankomun bat hartzeko ideia, bereizketa sozialik gabe, konbentzimenduen oinarrian egon. Gizon askok ohiturazko xamarra eramaten dute. Ohiturak hartu ahala, lagunn-taldeak berdin janzten dira : lan petoa, itsas blusa, Hiriko koloreak, Aviron Bayonnais –ekoak, ikurriñakoak…janzkera modu eta erabiletara egokitzen da.

 

1954an, Besta Batzordeak, giroa bobetzeko, prentsa ohar bat argitaratu zuen Le Courrier egunkarian, zeinean baionarrak, bertakoak edo kanpokoak, Hiriko kolore ofizialak, berdea eta gorria, janztera gomitatzen zituen.Ekimenak ez du arrakastarik izan, eta baionarrek ez dute janzkera adostasunk aurkitzen. Eta, peña nagisienmugapean, 70eko hamarkadan laneko urdina eta itsas kamiseta agertzen dira. 1980ko hamarkadaren bukaeran, André Béhotéguy, orduan Besta Batzordeko lehendakaria zenak, Baionako populuari dei egin zion Baionako Bestetako dress code bat sortzeko.

André Behoteguy-k dioen bezala :

 « Janzkera apartekoa duzunean, zure portaera morala ere axola zaizu.Gainera, gizarte-mailak eta desberdintasunak ezabatzen ditu, denak bestan egon daitezen ».

Urte gutxiren buruan, parioa irabazia da jokoan sartu diren eta Bestetako janzkera zuria eramatea proposatu duten Baionako peñen laguntza handiari esker. Karrikak segitzen du, eta Baionak, Iruñeko ahizpa bikiaren antzera, jantzi zuria hartzen du lepoko bat gehituz 5 egun eta 5 gauetan.

Geroztik, janzkera hori dress code bat baino anitzez gehiago bilakatu da, betebehar bat da, Baionako Bestetako baloreekiko atxikimendu ikur sendo bat eta beste bestazaleekin elkartasun bat.

Eta lepoko gorriaren eramatea ?

Lepoaren inguruan zapi gorriaren eramatea izpiritu honen beste ikurra da. Bere ohitura, Iruñekoa ere dena oso aspaldikoa da. San Fermin martirioa aipatzen du, jatorriz Nafarroako hiriburukoa.Zapiak martirioaren odola irudikatzen du. Azken honi, hagiografiaren araberan, Amiens en 303ko irailaren 25ean murua moztu zioten.Edonola ere, ohitura hori hartzea komeni da : zapia ez da inoiz lepoaren inguruan ezarri behar bestak ofizialki irekiak izan baino lehen. Eskumuturrean edo sakelan eramaten da errege-baldakia ireki eta Leon erregea agertu arte.

Bestetako janzkera eta osagaiak erosteko Baionako turismo bulegoan dagoen Bestetako saltegira joan zaitezke. Bestak ospatu aurreko astelehen eta asteartean ere janzkera hori kausitzen ahal duzu Baionako braderian.