Kirolaren bestak!

Besta herrikoiak erraten duenak, kirol topaketak erraten du eta Baionako Bestak ez dira eskasean ! Ohizkoak edo ez hain konbentzionalak, bestetako bost egunetan, master, open, txapelketa, lasterketa, erakustaldi eta bestelako lehiaketaz markatuak dira, bestazale guziek haien arima jarraitzaile gisaran asetzeko aukera emanez.
Bestazaleen lasterketa, errugbia, zumba, yoga, pilota, piragua, euskal indarra eta espartnen jaurtiketa ! Baionako Bestetako kirol egitaraua sorpresaz josia da

Urtean zehar gehien espero den kirol topaketa da. Asteazken goizean, sei mila korrikalarik baino gehiagok, kamiseta zuriz jantziak eta zapi gorria poltsan, forman jartzen dira bestak hasi aitzin. Bestazaleen lasterketa 1999 urtean sortu da Haiz Egoa peñako kideer esker. Lasterketaren ibilbidea oso originala da, Miarritzeko Côte des Basques-etik abiatzen da, itsaso bazterretik joaten da, BAB ko hiru hiriak zeharkatzen ditu, Angeluko Pignada oihanatik igarotzen da Baionako Aturri ertzean bukatzeko.

Azpimarratzekoa: gaur egun oinez ibiltzeko aukera emana da proba honetan, abiatzea orduan pixka bat aitzinatzen da.

Hitz ordua asteazkenean 10etan – abiatzea Côte des Basques etik (Miarritze).

Gure bestak eginak direnetik, euskal pilota egitarauan agertzen da… 80ko hamarkadaren hondarrean estrukturatu da Bestetako Master-a. Munduko pilotaririk hoberenen arteko topaketa sutsuak, Trinkete Modernoan, Jean-Marie Mailharro trinketea bilakatua, txapelketaren antolatzailearen omenez, Master-a Euskal Herriko lehiaketarik ezagunena da.

Euskaldunek eta euskaldunentzat asmatua izan da. Enblematikoa da!

Beste pilota txapelketa batzuek Bestetako egitaraua osatzen dute. Baionako trinkete bakoitzari dagokion giroa ezagutzeko aukera ematen dute.

Trinkete Modernoa – osteguna eta larunbata

Euskal Herriko spot nagusi eta identitarioa. Errobik Baionako paisaia moldatzen du, erreka zalapartatsuak Bestei ongi etorria eman behar zien. Asteazkenean, Besten irekieraren aitzinea, piragua lehiaketei edo arraun estropadei esker, Aviron Bayonnais-ren eta Marengo zubiaren artean, Errobik bizia hartzen du ikusleen bultzadapean.

Hitz ordua asteazkenean, Aviron Bayonnais –eko arraunaren pontoitik.

Hemezortzi urteko auzentziaren ostean, 2016an, Baionako Bestetako « kirol » ekitaldirik komikoenak berpizten dira. Baionako elkarteen arteko borroka koloretsua da, proba « fisiko-komiko-teknikoak », hiriaren bihotzean antolatuak dira, ostiral arratsaldez.

Alaitasun eta zorion-une partekatuak, elkarbizitza eta eta irri distiratsuak, trukeak eta elkarrekiko errespetuan partekatzeko: Baionako Besten espiritua neurririk gabe kontsumitzeko lagina. Ahalik eta dibertigarriena izateko, ez da azken proba huts egin behar, play-back bat, parte-hartzaileak asmamena eta umorea lortzeko lehia.

Hitz ordua, ostiralan 15:30ean Merkatuko plazan.