Irekitze eta heste zeremoniak
Aurten, irekitze ekitaldia asteazkenean iraganen da 17:00etan.
Marea zuri alai bat biltzen da plazan, hamar kariloi jotze eta errege-oihalaren irekieraren zain. Zapia lotzeko eta pozez lehertzeko garaia da Auzapezaren gonbidatu sorpresek hiriko hiru hiru auzoetako giltzak botatzen dituztenean: Baiona Handia, San-Espiritu eta Baiona Tikia.
Biharamunean eta lau egunez, 12 :00etan Leon erregearen iratzartzeko hitz ordua hartua da. 1987tik, balkoian agertu zenetik, momentu magiko honek egun bakoitzaren hasiera markatzen du. Zuriz jantzitako jendetza mordoa biltzen da balkoiaren azpian eta 12 kariloien kolpeen zain egoten da erregea agurtzeko.
Azkenik, igande gauean, emozioz eta partekatzez betetako ekitaldi baten eszenatokia da plaza. Jendetza Leon erregeari azken omenaldi baten egitera dator karro argitsuen eta su artifizialen artean. Bestazaleak begiak izar bete dituzte eta anaitu eta elkartzen dira:
- Asteazkenean, 17:00etan, Besten inaugurazio ekitaldirako
- osteguna, ostirala, larunbata, eta igandean 12:00etan
- igandean gauerdian