Behi lasterketak
Guztiei, San Andres plazako ruedo naturalean toriletik ateratzen diren adardun animaliak « zirikatzera » etortzeko aukera ematen die. Zalek zain dira, oinak zerrautsean, beti zabalik dauden ostatuetako mostradoreen inguruetan, zalditeria berriaren ateratzearen iragarpenaren zain, beldur eta poz nahasketa horren bizitzeko.
Lasterketak irauten duen bitartean, ostatuek zabalik egoten jarraitzen dute eta behi-lasterkariak gustuko du ostatuko barraren ondoan bestaren trabatzera etorzea. Duela urte batzuk, animaliak establezimentuak bisitatu edo bertan geldi zitezkeen. Orain, ostatuak debekatuak dira behientzat, kanpoko barren itzuliaren egitera behartuak dira soilik.
Betidanik, Baionako lagun taldeak San Andres en elkartzen dira ganaduari aurre egiteko. Behiaren inguruan korrika egitea, hura saihestea, makurtzea, salto egitea, baina animalia errespetatzea da ohikoen kredoa. Atzerritar sinesgaitz asko jolasean hartzen dira eta haien zortea adarretatik ahalik eta hurbilen izaten saiatzen dira. Komeni da gogoan izatea arriskua beti hor eta etengabe dagoela, abiadura betean dagoen 250 kilotik gorako behi batek kalte handiak eragin baititzake. Kontuz ibili !
Publikoa zentzuz esertzen da Château Neuf eko hormetako harmailetan eta eskainitako ikuskizunaz gozatzen du. Pozak altxatzen dira keinu polit baten agurtzeko baina ohikoa da publikoaren erreakzioa keinu desegoki bat gertatzean entzutea ere.
San Andres plazan ostegun, ostiral eta larunbatean 17:00etan bai eta larunbatan 11:00etan.