Sekuritatea eta prebentzioa

Besta ederragoa izan dadin

Besta ederragoa izan dadin, bakoitzak lagun dezake. Hori da eskua elkarri ematen dioten bestazaleen irudiaren zentzua. Elkarrekin joaten gara, elkarrekin sartzen gara, hori da Bestetako oinarrizko puntu bat. Besta elkarrekin egiten dugu, besteekiko eta hiriarekiko errespetuz.

Etilotesta: edan edo gidatu, hobe hautatzeko

Bestetara autoz joan, posible da, itzulerako segurtasuna hautatuz gero. Hiriaren ondoko aparkalekuetan, Albert 1er sorospen postuan, Pont Info Fêtes gunean edo Mousserolles-eko harrera gunean, 25.000 etilotest zain dituzte besta zalantzatiak, eta beren burua probatzeko aukera ematen dute errepidea hartu aitzin. Aparkaleku gehienak seguruak izanki, gomendatua da, test-ak negatiboak edo positiboak izanik, bere autoan atseden hartzea errepidearen arriskuak edo poliziaren zigorrak jasan aurretik.

Dispositibo hori duten aparkalekuak Ametzondo Merkataritza Gunea, Leclerc Baiona Iparraldea, Champs de Foire, Lautrec, Españako Atea eta Glain aparkalekuak dira. Beste etilotest batzuk bestetako prebentzio guneetan daude.

Cap’Fêtes : Baionak babesa ematen die gaueko kapitainei

Gidatzen duenak ez du edaten. Besta denboran animatzeko, ostatuek, peñek edo jatetxeek bat egiten dute Hiriarekin cap’fêtes operazioan. « Gaueko kapitainak », gidatu behar duenak, eskumuturreko bat eskuratzen ahal du Bernède karrikan kokatua den Point Info Fêtes gunean egiaztagiri baten bidez (gidabaimena…). Banakako eskumuturreko horri esker (bat egunean, kolore kode baten bidez identifikatua) alkoholik gabeko edari bat doan ukaiten ahal du parte hartzen duten establezimenduetan. Establezimenduak beraien erakusleihoan cap’fêtes logoarekin ezagutuak izanen dira. Ostatuen, peñen edo jatetxeen zerrenda hemen eskura daiteke.

Sam denentzat

Doako Tchatcha aplikazioak Bestak baino lehen, bitartean eta ondotik tresna eta irtenbide multzo bat eskaintzen die bestazaleer. Besteak beste, Sam bat aurkitzeko parada ematen du, ibilbideak proposatzeko edo gidatzen duena edo edaten ez duena izateko prest egotekoa.

Aplikazioa telekargatu!

 

Adikzioak: informatu eta segurtatu

Caarud-eko profesional talde batek (drogen erabiltzaileendako arriskuen murrizteko harrera eta laguntza zentroa) adikzioen sentsibilizaziorako bi postu proposatzen ditu, Baionako Unibertsitatean eta Mousserolles-eko harrera gunean, esperimentu gisa bestetako lehen bi egunetan. Adictions France sareko kidea, elkartea bestazaleen topaketara joaten da praktiken inguruan eztabaidatzeko, informazioa emateko eta kontsumoak babesteko, bereziki material seguruak banatuz. Belarrietako tapoiak, preserbatiboak, prebentzio dokumentuak « Roule ta paille » delakoen ondoan daude, kartoizko tirak kokaina edo haren berdinekoak snifatzekoa aukera ematen duten ohiko billete zikinak saihesteko, norberaren porroa garbi egiteko. Halaber, « capotes2verres »-ak banatzen dira, estalki mota bat, GHB-a ez dadin diskretuki isuria izan, anestesiko bortitz bat, « bortxatzailearen droga » ere deitua. Baionan instalaturik, prebentzioa, arriskuen murrizketa eta zaintzak uztartzen ditu Caarudeko taldeak. Bestetan, profesionalek noizbehinkako eta bestetako praktikei egin behar diete aurre, eta beren ekintzak arriskuen prebentzioan eta murrizketan oinarritzen dituzte.

Ezinezko mikzioak

Gauzarik tikiena izan liteke, baina bestazale batzuek oraindik ere segitzen dute txiz egiten besten bihotzean. Osasun zerbitzuen eskaintza biziki emendatu ondoren, Hiriak basa mikzioen aurkako kanpaina bat abiatu du, biztanleei eta bestei errespetua eskatuz eta pastenarriaren ondotik makila datorrela ohartaraziz. Hemendik aitzina, udal poliziek 135 € ko isunarekin zigor ditzakete praktika horiek. Aldi berean, ostatuak, jatetxeak eta peñak herriko etxearekin engaiatu dira beren komunak zabalik atxikitzera, karrikan ostatu-barrak ezartzeko eskubidearen truke. Beraz, ez dago aitzakirik.

Baionak indarkeria matxistak arbuiatzen ditu, bere sexuagatik edo orientazio sexualagatik pertsona bati zuzenduak direnak. Besta denboran diren harremanak berdintasunezkoak eta elkarrekikoak izan behar dute.

Bai ez delarik, beti ez da!

Genero-indarkeriaren eta sexu indarkeriaren aurka, Maina, harrera eta prebentzio postua Baiona Tikiko bihotzean den Errobiko Campus-ean, sorospen postuaren ondoan instalatzen da. Informatzea, prebentzioa egitea, heztea eta jardutea, erreakzionatzea eta biltzea dira dispositiboa animatzen duten profesionalen misioak, Atherbea harrera, ostatu eta gizarteratze elkarteko kideenak. Harrera eta entzuteko lekua, « Bortizkeria sexista: ez, ez da! » lelo larderiatsua darabilen barnum fuchsiak lurraldeko sorospen edo laguntza zerbitzuekin harremanetan ezartzeko aukera ere ematen du. Permanentziak 16:00etatik 21:00etara aseguratuak dira. Bayonne Côte Basque Familia Plangintzak, bestalde, telefono bidezko arreta boluntarioa segurtatzen du 09 83 86 73 06 zenbakian.

Babesleku labelizatuak: saltegiak, ostatuak, peñak

Merkatariak, jatetxeak, ostatuak, elkarteak, peñak, Hiriarekin engaiazen dira, bestetako jendartean « aterpe leku » baten proposatzeko. Egitura hauek, harilkatzean flotatzen duen bandera berde bati edo elkarri eskua emate dioten bestazaleen elkartasuna frisoan hartzen duen pegatina zabal bati antzematen zaizkio. Behar izanez gero, establezimendu horietan lan egiten duten pertsonek erreakzionatu dezakete pertsonak segurtatzeko edo laguntza protokolo bat segitzeko.

« Safe Toki » eraso sexisten aurka

GABeko (Baionako Elkarteen Elkartea) kide diren peñek isolatuak, zaurgarritasun egoeran daudenak edo eraso sexistak jasan dituztenak hartzeko protokolo propioa garatu dute. « Safe Toki » (« toki segurua » euskaraz eta ingelesez) adierazten duen hori eta ubela koloreko pegatina antzematen da eta, peña hauek laguntza segurua eskaintzen dute eta zenbaki erabilgarriak dituzte. Kide batzuek Familia plangintzak eta PAFek eskainitako formakuntza bat ere ukan dute.

Angela galdetu

Angela dispositibo nazional bat da, karrika jazarpenaren biktimak babesteko aukera ematen duena, leku seguruen sarea sortuz, hiriko merkatari, ostatu eta jatetxeen mobilizazioari esker. Pertsona bat seguru sentitzen ez bada, Angela deitu behar du operazio honen makaroia erakusten duten dendetan. Ekimen hau martxan da eta Baionako Bestetan proposatzen den « Safe Toki » dispositiboa osatzera dator.

Elkarrekin abiatzen gara, elkarrekin sartzen gara

« Elkarrekin joaten gara, elkarrekin itzultzen gara » dio bestazale bakartuek dituzten arriskuak taularatzen dituen afitxa honek. Ordena hitz horren muina da bestaren kanpoaldean bakartuta dauden pertsonetan gertatzen diren lapurretei edo indarkeriari aurrea hartzea, edoizen adina edo sexua izanik. Bakoitzak bere lagunak zaintzeko edo elkarguneak finkatzeko gomitatzea ere bada, taldea dislokatzen bada. Sen onaren kontua, ohituta daudenen « besta jakintzan » jada txertatua. Ideia da, hain zuzen ere, baionar bakoitza prebentzio bektore bilakatzea, bere bestetako zientzia partekatuz.           

Baiona Hiriak segurtasun perimetro bat ezartzen du zakuen ikusizko egiaztapenak egiteko. Gaitutako segurtasun zaindariek segurtasun haztatzeak ausaz egiten ahalko dituzte. Berinazko boteilak eta gauza arriskutsuak erabat debekatuak dira.

Hirigunearen hestea ibilgailuentzat

Entrega eta hornidurak segurtatuak izan daitezke 7:00ak eta 11:00ak artean, 6 sarrera guneren bidez, kontrol zorrotz baten barne (hornitze agiriak egiaztatzea..).

Segurtasun dispositiboa

Baiona Hiriak BAAVA (Barrière Amovible Anti- Véhicule Assassin) auto aharien kontrako hesiak ezartzen ditu. Modula daitezkeen hesi hori horiek 2,40 metroko gutieneko zabalera dute, hau da, galtzada baten zabalera, eta ziurtatuta daude 7,5 T-ko karga gurpiladuna duten 18T motako ibilgailu astunak geldiarazteko. Hesi horiek hiriko erdigunera 7:00etatik 11:00etara sartzen uzten duten txikanen erdian antolatuak izanen dira.

Alkoholaren salmenta eta kontsumoa

Alkoholaren saltzea edo kontsumitzea debekatua da jendearentzat zabalik diren leku publiko edo pribatuetan eta bide publikoan, edarien emarien heste orenetarik goiti, uztailaren 11tik 14ra, ostegunetik igandera 3:00etatik 9:00etara eta uztailaren 15ean, astelehena, 2:00etatik 8:00ak arte.

Edarien emarien heste orenak
Uztailaren 11tik, ostegunetik, uztailaren 14ra, igandera, 3:00etatik 9:00etara, uztailaren 15a, astelehena, hestea 2:00etan.

Bideo babesa

Denen segurtasunarentzat, bideo babes kamarak ezarriak dira hiriko leku publiko ezberdinetan.

Zirkulazioa eta aparkatzea

Zirkulazioa eta aparkatzea debekatuak dira segurtasun perimetroan. Hirigunea egunero 11:00etatik 7:00etara hetsia izanen da. Goizetan sartzen ahal da 7:00etatik 11:00etara. Segurtasun eta sorospen-ardatz gorri bat gauzatua da, hirigunetik hurbil, hesien bidez. Errespetatu eta ez aparkatu ibilgailua larrialdietarako gordetako sarbide horietan. Ibilgailua segidan kendua izanen da. 
Aparkalekuari buruzko informazio gehiago

 

 

Pausa guneak:

Bi atseden gune, egunero zabalik 23:00etatik 4:00etara: Gambetta plaza-baratzea eta baratze publikoa (Herriko etxearen gibelean kokatua).