Musika Besten bihotzean

Hiritik kanpoko Besta batzordeak zuzeneko musikari ematen dio protagonismoa Bestetako bost egun hauetan zehar. Goizetik arrats, bandak, animazio talde tradizionalak eta koralak bata bestearen atzeik ibiltzen eta gurutzatzen dira hiriko karrikak eta plazak animatzeko.

Bestak ofizialki ireitzen direnetik, Baiona banden soinuan bizi da. Gutxienez hogeita bost musikarik osatutako musika-formazio hauek karriketan zehar ibiltzen dira bestazaleek koruan hartutako besta doinu erakargarri hauek emanez.

Azken urte hauetan, berrogei formazio baino gehiagok parte hartu dute Bestetan. 2010 hamarkadaren hasieratik, joera berri bat sortu da orkestra-bandak ugalduz, hau da, bost edo sei musikarik osatutako talde txikiak, set baten denboran terraza edo plazatxo bat animatzen dutenak.

Baionako Bestek tokiko musika eta ohiturak nabarmendu dituzte beti. Karriketan, gizonek eta emazteek ahotsa ematen dute, graziaz eta talentuz dantzatzen dute antzinako instrumentuetatik eta instrumentu tradizionaletatik ateratako aireei esker. Hemen, euskal kultura azkarra da eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Txistuak, trikiak, gaitak, dantzariak eta abesbatzeak dira Baionako Besten kulturalaren oinarria.

Jacques Portes plazan, arratsaldero, Karrikaldi erreferentzia bilakatu da animazio parte hartzailean. Tokiko kulturaren leku handia da !

Karrikaldi ostegunetik igandera Jacques-Portes plazan instalatzen da. Arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, euskal dantza eta kontzertuak eskaintzen dira.19:00etatik aitzina, Baionan Kantuz eta Dantzazpiri esker, endea parte hartzera gomitatzen da, ahotsarkin zein keinuarekin. Hasiera batean, publiko informatu bat erakartzen bazuen, Karrikaldi, afizionatu, espezialista eta besterik gabe jakin-minez erakartzen duen benetako partekatze une gisa finkatu da.

Baionak musika bizia lehenesten du bere besta muinean, abesbatza eta talde tradizionalak, karrikako musikariak, banda ospetsuak, eta izen handio artistek egitarau trinko eta eklektikoa aseguratzen dute. Hauen artean, Manau, Amparanoia, Sergent garcia, Cali, Sinsemilia, El Gato Negro… eszena nagusiak okupatzen dituzte Paul-Bert plazan zein Askatasuna plazan. Dantza—orkestrek, bestalde, dantzalariei atsegin ematen diete Bestetan, gauero. Eta jazza gustatzen zaigunean, Errepublikako plazan gelditzen gara, ragtime, combo, scat, swing eta jazzi-formazioak entzuten.