Bestetako desfile ofiziala
San Andres elizako mezatik ateratzean, bestetako igandean, bandak eta ofizialak Herriko etxerantz abiatzen dira. Ohitura hau finkatu da Iruñea eta Baiona senidetu ondoren, 1960 urtean. Geroztik, Nafarroako ordezkaritza « Iruñeako eguna »-n parte hartzera gomitatua da. Gauza bera gertatzen da uztailean Baionako ordezkaritzarekin, Sanferminetara joaten baita.
Urteak joan urteak etorri, elgarretaratze hori Bestetako desfile ofizial nagusia bilakatu da, eta jendetza biltzen da espaloietan bi hirietako musika bandak eta zinegotziak agurtuz.
Joaldunek eta beren joare astunek bide ematen dute. Atzetik Leon erregearen gortea eta bere txistulariak datoz. Erraldoi txikiek, haurren danborradak, Errobi eta Aturri ertzetako danborrak eta upelek oihartzun haundia dute eta ibilaldi hau hesten duten bi hirietako agintariei bidea zabaltzen dieten banda ugarien aitzinetik. Azken besta egun jhonetarako, Desorden zoragarri batek hiria zeharkatzen du San Andres elizaren ataritik Askatasunaren plazaraino.
Hitz ordua igandean : 12:00etan