Landatzeaz gain, zazpi patio hauek desgeneratuak izanen dira, denek libreki ibiltzeko parada izan dezaten. Elkarlaneko lan metodo bat plantan ezarria izan da, irakasleak, haurrak eta gunearen kudeatzaileak barne, gunearen partekatze harmoniatsuago horren lortzeko. Esperintzia jadanik egina izan da 2024an ateak ireki zituen Prissé eskolan.
Eskolako patioek garrantzi handiko azalera batzuk errepresentatzen dituzte, hiri barnean naturaren beharrei erantzuteko eta batez ere haurren bizitzari ongizate handiagoa emateko. 2030 urterako beraz, horietako zazpi berraztertuko dira hainbat helburu betetzeko:
- Ahalik eta espazio gehien desiragazgaiztea, eta horrek, gainera, euri-uren kudeaketarako interesa du
- Zuhaitzak eta zuhaixka multzoak landatu
- Kirol guneen dimentsioak birlandu, atseden guneak sortu
Jostagune naturala sortu, batez ere hustu gabeko lur-hondakindegietatik eginiko pentokaka apobetxatuz – « obra garbien » xarta
Jostaguneen hautaketa
Eremu natural bat sortuko da, egur lastaira eta magaletarako soropil sintetikoa izanen dituena, eta kirol eremua, berriz, eraldatua izanen da, hezkidetza handiagoa sortzeko –futbol gutiago, ping-pong eta saskibaloi gehiago-. Etxolak eta atsedentokiak integratuko dira. 14 zuhaitz landatuko dira 3 frutitu-arbol barne, baratze partekatua sortuko da.
Obraren bukaeran, bideak berrituko dira. Hautatutako estaldura errexina argikoa da, eta horrek eguzki-izpiak islatzen ditu eta gainazalak beroa xurgatzea mugatzen du. Ezaugarri horrek patioaren erosotasun termikoa hobetuko du.
Lanak, eskoletako oporren lehen egunean otsailaren 24an, astelehenarekin, hasi dituzte. Martxoaren 10ean, sartzearekin geldituak izanen dira, apirila bukaeran berriz hasteko. 170 000 € inbertituko ditu Hiriak egokitzapen horretarako, eta horiei 60.000 € gehituko zaizkie Esté karrikaren aldean sarrera bat sortzeko, benetako plus bat ikasleen sartze/ateratzeak segurtatzeko eta lehen hezkuntzako eta oinarrizko hezkuntzako eskolako atari amankomun bat sortzeko.