Udako lehen entseguen ondotik, aste honetan Baionako Hiriak dispositibo esperimental berri bat abiarazi du, oinezko ahulen zeharkaldia segurtatzeko xedez, bereziki ikusmen-urritasuna duten pertsonena, San-Izpiritu zubiaren eta SNCF geltokiaren inguruan.
Zailtasunak dituen oinezkoa detektatu bezain laster, pantailako irudi zentral horia pizten da, beheko irudian adierazten den bezala, eta ondoren semaforo guztiak (ibilgailuentzat eta oinezkoentzat) ohiko ziklo batean abiarazten dira, pertsona gurutzatu bezain laster berriz itzali arte
Errepublika plazako semaforo bidegurutzeak, udaberrian mini-biribilgune bihurtuak, trafikoaren arintasuna eta bizikleta ibilbideen jarraitasuna hobetzea ekarri zuen. Baina joan den apirilean oinezkoentzako semaforoa aldi baterako berriz aktibatzeak gehiegi zigortu zituen bai autobusak bai zirkulazio orokorra.
Segurtasuna eta arintasuna uztartzeko, Baionak « Oinezkoentzako pasabide espezifikoa » (PPS) deitze den sistema probatuko du; azken hamabost urteetan Tolosan garatua izan da eta, ondoren, estatu mailan berretsia. Sistema honek soilik pizten ditu semaforoak zailtasunak dituen oinezkoa dagoelarik: urritasun bisuala duen eta urrungo aginte batez hornitutako pertsona bat, edo bost segundotik gorako goaitatze aldia ondotik detektatutako erabiltzaile bat.
Seinale argidunak orduan ohiko semaforo-ziklo bat abiarazten du, oinezkoak gurutzatzeko behar duen denboran, eta ondotik berriz itzaltzen da. Abiarazte puntual horrek trafikoan duen eragina mugatu behar du.
Aldi berean, Pereireren plazako biribilgunea T-formako bidegurutzera bihurtuko da, Maubec karrikan behera joaten diren ibilgailuek lehentasuna izan dezaten, autobusen pasatzea errazteko. Maubec karrikako beheko gurutzaketako, autobusen geltokiarekin aurrez aurreko, oinezkoentzako semaforoak ere etengabe berriro aktibatuko dira.
Beraz, sistema hau oso guttitan abiaraziko da, zailtasunak dituzten oinezkoen gurutzaketak seguruak izan daitezen soilik, eta horrek ez luke trafikoaren joan-etorria oztopatu behar
Baina esperimentazioaren arrakasta erabiltzaile guztien seinaleztapenaren errespetu zorrotzaren menpe egonen da.
Errepublikaren plazako mini-biribilgune bi aldeetako oinezkoentzako pasabideetako semaforoak, baita geltokiaren aitzinean den Saint-Ursule karrikako semaforoa ere, “PPS” teknologia honekin hornituko dira, eta haren funtzionamendu-printzipioa sinplea da:
- Semaforoak itzaliak dira normalean eta soilik pizten dira gurutzatzeko zailtasunak dituen oinezkoa agertzen denean. Hori urritasun bisuala duen pertsona bat izan daiteke, bere urrutiko agintearekin semaforoa piztua duelarik, edo gurutzaketako mutur batean bost segundotan guttienez geldirik egon den pertsona bat, automatikoki detektatuko dena.
- Zailtasunak dituen oinezkoa detektatu bezain laster, pantailako irudi zentral horia pizten da, beheko irudian adierazten den bezala, eta ondoren semaforo guztiak (ibilgailuentzat eta oinezkoentzat) ohiko ziklo batean abiarazten dira, pertsona gurutzatu bezain laster berriz itzali arte.



