
Kirola
Croisés taldeak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute Bilboko Athletic-ekin
Data honetan argitaratua
Bilbotik 15 kilometrotara kokatua, Lezamako zentroa 1971a inauguratua izan da. 130.000 metro koadro baino gehiagotan, batez ere Bilboko Athletic taldeko jokalarien entrenamenduak hartzen ditu, baita bazkide diren klub bakoitzarendako ehun entrenamendu inguruko saioak ere.
Bilboko Athletic-en berezitasuna da Euskal Herrian sortutako edo hezitako futbolariak kontratatzea. Lankidetza hitzarmenak sinatzen ditu lurraldeko hainbat klubekin, etorkizuneko itxaropenen jokatzeko maila eta praktikak hobetzeko. Helburua da baita ere futbolari horiei mundu osoan "bakarra den proiektu" baten parte izatearen sentimendua transmititzea.
Uztailaren 2an Croisés-ekin sinatutako hitzarmena Iparraldean antzeko hamabigarrena da, guztira 4.000 jokalari dira onuradun. Baionako klubak laguntza, material eta ekonomiko soporteak errezibituko ditu.
« 14 hilabete daramatzagu lanean, eta behin eta berriz eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek, profesionalak, maila honetara iristeko aukera eman diguzuenei, baita jokalari eta haien familiei ere, eta Lezama zuen zerbitzura dagoela erratea », adierazi zuen Jon Uriartek sinadura ekitaldian. « Athleticeko arrakasta zuen arrakasta da! »