Baionako Besten irekitzea 2025eko uztailaren 9an finkatua da © Mathieu Prat 

Baionako Bestak

2025 eta 2026 besten egutegia finkatua

Baiona eta Mont-de-Marsan artean engaiamendu bat aurkitua izan da. « Irabazi » akordio bat bi hirientzat.

Data honetan argitaratua

Mont-de-Marsanek bere bestak 2026an astebete atzeratzea onartu duenez, Baiona Hiriak 2025eko ediziorako berritzea erabaki du 2024ean interes handiz hasitako esperimentazioa. Ondoko bi urteetarako egutegi bat finkatua izan da, orokorki eta bi hirien arteko adostasunarekin. Baionako Bestak beraz, uztailaren 9tik 13ra iraganen dira 2025ean, eta astebete berantago 2026an, 2026ko uztailaren 15etik 19ra hain zuzen.

Baiona Hiriaren xedea argi zen: Bestak uztail hondarrean ez berriz egitea, jende gutiago ukaiteko, Bestak baketzeko eta baretzeko. Helburua lortu egin da ondoko bestak kontuan hartzeko.

Mont-de-Marsanekin adosturik eta Iruneako besta-trukeak egiten segitzeko, besta-egutegi berri hau zehaztu da, eta bereziki planteatu dira antolaketaren segurtasuna eta eraginkortasuna, bitarteko teknikoen eta giza baliabideen mutualizazioa eta bestazaleei, zaleei edo hitzordu horiek kateatzen dituzten musika banda taldeei eragiten dieten hirien arteko trukeak.