SNBko arraunlari gazteak © Mathieu Prat 

Kirola

Nautika Elkartea, 150 urteko formakuntza

Baionako Nautika Elkartea hiriko kirol elkarte zaharrenetakoa da. 1875ean sortua, ehun eta berrogeita hamar urte bete ditu arraunean trebatzen, eta kasik beste honenbeste pilotan. Epe luzeko ahalegin horiei esker, goi mailako hainbat kirolari kontsakratu dira: 1912an Estokolmon Frantzia ordezkatu zuen zortziko arraunlariak, edota Robert Cailloux, Frantziako errugbi XIII selekzioko kapitaina izan zena.

Data honetan argitaratua

Europako Koparen irabazlea 1949an, Frantziako taldeko kapitaina 1951an, Nautika Elkarteko lehendakaria 1978tik 1991ra, Robert Caillou klubeko kide izan zen. Garaiko kirol-irakaskuntzen artean errugbia bazen, emazteen saskibaloiarekin batera – garai hartan arraroa zen fenomenoa -, baita gimnastika, arraunketa (noski), boxeo eta igeriketa ere... 1942an, Euskal Kostako kirol elkartearekin bat egin ondotik, Elkarteak 1.200 kirolari federatu zituen; gaur egun, 600 inguru direlarik. Garai ederra.

Eta gero, 60ko hamarkadaren bukaeran, SNBk zailtasunak izan zituen, eta jende kopurua apaldu zen. Orduan, lehiaketako bi jardueratan zentratu zen berriz: arraunketan eta pilotan. Estrategiak bere emaitzak ekarri ditu. Arraunketa eta pilota batera harturik, 2024an Frantziako sei txapelketa irabazi zituen, bederatzi zilarrezko domina eta zortzi brontzezko eskuratu zituen. SNBko bi kirolarik, are gehiago, nazioarteko lehiaketetan parte hartu dute. Jariakortasun eta iraunkortasunarekin, SNBek bere lana segitzen du, beraz: 12 eta 18 urte bitarteko gazteak formatu.

Art déco eraikinaren sorrera

Ricardo Sorano, Ivanreiko markesa, oso aberatsa zen eta harekin egindako lankidetzari esker, 1929an Soupre anaiek izenpetutako eraikina Aturriko ibaiaren ondoan eraiki zen. SNB Arsenal karrikan kokatua zen ordura arte, gaur egun desagerturik dagoen karrika bat, Baiona Tipian kokatua zen. Ur-kirol motorizatuaren zale amorratua zen markesa, eta klubaren erainkuntza finantzatzea onartu zuen, betiere bere mortordun txalupak bertan ostatatu ahal izateko. Itsasontzi garaje bat ere bazuen, baita house klub zoragarri bat ere. Ricardo Sorano, arauz kanpoko pertsonaia, ur-kirol motorizatuaren zale amorratua zen – elurretako scooter eta lehiaketako bobsleigh-aren asmatzailea izan zen. Eraikinaren erdia finantzatzea onartu zuen; aurrekontuaren beste erdia, berriz, Jean Patou jostunak ordaindu zuen. « Bere argazki bat aurkitu dut Charlie Chaplinekin, Canot Clubeko terrazan. Izan ere, Jean Patou, aktorearekin oso laguna zen » dio Jean-Michel Bourgeois-ek, SNBko gaurko lehendakariak.

130 urte geroago, eraikinak ez du kasik itxuraz aldatu. Pontoi bat sortua izan da, barnealdea pixka bat birmoldatu, mugikortasun urriko pertsonak errezibitzeko... Tradizio batzuk diraute gaur egun : urtero zortziko bat osatzea helburu izatea – arraunketan tripulaziorik prestigiatsuena -, ontzi-bataioak egitea, eta beti taldeko espiritua mantentzea... 150. Urteurrena elkartzeko parada izanen da, agorrilaren 15ean eginen den otordu handi baten inguruan, eta biharamunean, agorrilaren 16an, ontzien bataioak izanen dira. Klubaren beste une indartsu bat, Aviron Bayonnais taldearekin estropada bat hiru lasterketatan Aturri ibaian, Baionako Bestetako larunbatan.