Militantea, Erresistentea eta artista, Joséphine Baker Panthéon-era sartu den seigarren emaztea izan da, 2021eko azaroan.
1906an, segregazio arrazistak markatutako Missouri-n sortua, estereotipoetatik ateratzea lortu zuen eta patu aparta markatu zuen. 1925ean Frantziara heldu, eta 1920ko hamarkadako izar bihurtu zen. Bere ospe handia erabili zuen arrazismoaren aurka borrokatzeko, eskubide zibilen mugimenduan engaiatuz.
Maitatua edo eztabaidatua, mediatikoa, Paris Match aldizkariaren lehen orrialdeetan agertu zen 1949ko apirilean. Ondotik eta 1975eko bere heriotzara arte, astekariak hainbat erreportaien bidez emazte aparta honen ibilbide paregabearen berri eman zuen.
Didam-eko erakusketak, Defentsa Historiko Zerbitzuak eta ECPAD-ek eskainitako irudiak eta artxibo-dokumentuak aurkezten ditu. Urte zoroetatik hasi eta 70eko hamarkadaraino, Bigarren Mundu Gerrako atsekabeetatik pasatuz, nortasunaz kanpoko begirada suhar, sortzaile, alai eta militantea ekartzen du gogora.
DIDAM, Baiona Hiriko arte garaikideko espazioa, Lesseps kaia 6. Asteartetik igandera, 13:00etatik 18:30era, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a izan ezik. Tél. 05 59 46 63 43.

