2024an, bertako ekoizleek 26 xingar baserritar aurkeztu zituzten eta Irisarriko Ximun Goyty izan zen lehen saria irabazi zuena, 10,6 kiloko xingarrarekin. Saihestezina, xingar baserritar onenaren lehiaketa Baionako instituzio bat da. Parte hartzaileak 2025eko apirilaren 10ean, ostegunarekin, 7:30etik 8:30era bitartean espero dira Merkatuko plazan, lehiaketarako xingarra bertan aurkezteko. Egunerako aparkatze doakoaz, ongietorri kafeaz eta Baionako Cercle Taurin erakundeak eskainitako bazkariaz gozatzen ahalko dute.
Xehetasunak, izena emateko > 05 59 59 21 81 telefono zenbakira deituz (Baionako Herriko etxea).