Bereziki Baionan, festibalak Bonnat-Helleu museoko bildumak eta aitzineko edizioetako lanak elkarrizketan ezarriko ditu, honako galdera eginez: arte urbanek, zeruko museo bat osatzen dute?
2017ko lehen edizioan jadanik presente zegoen C215 txantiloigileak zazpi fresko izenpetuko ditu Baiona ttipian, Léon Bonnat-en erretratuetan inspiraturik. Beste artista batzuek iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura aztertuko dute: Refreshink, mosaiko antzinakoak eta grafiti garaikideak uztartzen dituena; Mioshe, gizakiaren, hiriko espazioaren eta naturaren arteko harremana marrazten duena; eta Nadège Dauvergne, hirian fauna basatiaren lekua lantzen duena, Bonnat-Helleu museoko bildumak gizarte espazioan biziaraziko dituzte.
Penique Production, bere instalazio monumentalen bidez eraikinen barnealdea esperientzia eta aldi bateko espazio bihurtzen duena; Monkeybird, mundu surrealista eta liluragarri bat eskaintzen duena; eta Spidertag, street art berritzailearekin neon malguak erabiliz, « ikerketa-ekintza » guneetan lanen desagerpena aztertuko dute.
Obra artistikoez gain, Kaxu galeriak bultzatutako tailerretan, bisita komentatuetan eta besta giroan ere publikoak artistekin topo egiten ahalko du. Horrela, festibala, elkartrukerako eta hausnarketarako gune gisa finkatzen da: zer gorde, zer transmititu, zer utzi desagertzen?
- Kontsultatu Points de vue 2025 festibalaren aurkezpena
Informazioa > communaute-paysbasque.fr