Eva elkarteko bi laguntzailek haien karroari azken ukitua ematen © Karine Danjoux 

Tradizioa

Karro argitsuen ibilaldiaren gibelaldean

Badira hilabeteak ekitaldi handi horretarako prestatzen direla : Baionako Bestetako Karro argitsuaren desfilea. Haiek, 9 elkartetako boluntarioak dira, buru-belarri lehiatzen direnak karro politena atera eta lehiaketa irabazteko! Hori bai, saridun bakarra badago, baina karro argitsuen ibilaldiak jadanik 9 irabazle kondatzen ditu konplizitatean eta elkartasunean.

Data honetan argitaratua

Herriko Kontseiluko hautetsien eta laguntzaileen arteko negoziazioaren ondotik,  edizio honetarako aukeratu den gaia « Obraburu Unibertsal Handiak » da. Gai zabala, denek bereganatzeko modukoa. "Gure helburua, batez ere, haurrak gozaraztea da", aipatu du Roger Amestoy Les Amis de Mouguerre elkarteko diruzainak. Hastapenean, proposaturiko gaia Bonnat-Helleu museoko lanena zen; obra unibertsal handietara zabaltzea eskatu genuen, gazte literatur lanak bertan sartzeko. Horrela atxiki dugu "Aladdin eta 1001 gauak"-ena gure 2025eko karroarentzat".

2024an Les Amis de Mouguerre atera zen garaile, "Mario Olinpiar Jokoetan" izeneko karro batekin. Podiumeko ohitura dute, lehen hamabost sari inguru eta 36 ediziotan irabazitako hainbat bigarrenekin. Hori, Roger Amestoyk azaldu duenez, "lehenik eta behin, gure taldeak jenio bat du Kevin Simeo, elektrikari profesionala. Berak proposatzen du gaia, irudiak bilatu, planoak eta maketak diseinatu...".

Hogei bat dira abenturan parte hartzen dutenak, bakoitza bere erritmoan, otsailetik. "Proiektagailuak eta gibeleko egitura aparte, dena da berria. Hemen ez dugu birziklatzen zaharra dena bakarrik. Sortzen dugu. Karro bat egiteko hainbat trebetasun izan behar dira: burdina, burdin sarea, zura,  pintura eta elektrizitatea lantzen jakitea".

Lan kolektiboa

Eraikitzaile guztiak boluntarioak dira, denek parte hartzen dute beren gaitasunen arabera, eta ainitzek beren burua gainditzen dute, Fannyren irudiko, hiriko zaintzaile, eszenatokiko jostun. Aitzineko urteetan gure elkarteak (NDLR: Le Rail bayonnais) paper lorez egindako pertsonaiak aurkezten genituen. Aurten, belusez jantzitako Van Gogh bat aurkeztuko dugu. Jantzia egiteko desafioa egin nuen, eta Danielek, berriz, eraikinean tindatzaile izandakoak, burua poliestirenoan zizelkatu zuen. Ederra». Hogei bat dira, margolari ezagunaren "Gau izartsua" gaia duen karroan aritzen.

Apaingarriez gain, E egunetan (uztailaren 12an eta 13an, larunbatean eta igandean, bi desfileetan) boluntarioek eramandako jantziek eta koreografiek bere garrantzia izango dute epaimahaikideen begietan. Bestak baino pixka bat lehenago ateratzen direnelarik dena ongi funtzinoatzen egiaztatzeko, entsegu egiteko parada da ere.

Eta ikuspuntu horretatik, ikusleak harritzeko, ausardia ere izango da hitzorduan!