Autobusa
TXIK TXAK Bestetako autobusa
TXIK TXAK sareko autobusak 05:30etatik 04:00ak arte ibiltzen dira Bestetan, bestazaleak libreki segurki mugi daitezen. 20:30tatik goiti, autobus lineak ibilbide bereziekin aldatuak dira.
Bi autobus geltoki berezi daude : Euskaldunen plaza eta Lessep-eko kaia.
Tarifa berezia aplikaten da gaueko autobus-sarera sartzeko:
- « Bestetako autobusa » 8€ko prezioan den egun 1 jour / gau 1 txartelak egun osoa eta ondoko eguneko 04:00ak arte bidaiatzeko aukera ematen du.
- 20€ balio duen 5 eguneko/5 gaueko « Bestetako autobusa » eskumuturrekoak 5 besta egunetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du
Garraio-titulua aldez aurretik erostea gomendatua da, ilarak saihesteko. Saltokien zerrenda ikus ezazue txiktxak.fr.
Hilabeteroko eta urteko harpideduneko 5 eguneko/5 gaueko eskumuturrekoa doan lor dezakete TXIK TXAK agentzietan harpidetza txartela aurkeztu eta gero.
TXIK TXAK aplikazioak aukera ematen du eguneratutako ordutegi guztiak denbora errealean kontsultatzeko eta ibilbidea erraz prestatzeko. Informazio guziak txiktxak.fr