Aparkatzea
Bi gurpilekoak
2024ko edizio honetarako, bi gurpileko sei aparkaleku ezarriak dira hiriko hiru sarreretatik hurbil. Uztailaren 10etik (asteazkena) uztailaren 15era egonen dira zabalik, 7:00etatik 24:00tara.
- Txirrindulentzako aparkalekuak:
- San-Izpirituko elizaren ondoan
- Owen Roe aparkalekua.
- Paulmy etorbidea Féria pasartearen eta Vauban karrikaren artean
- Pampelune etorbidea
- Boufflers etorbidea (Nautique birakariaren aldean)
- 2 gurpil motorduneko aparkalekuak:
- Baignade aparkalekua
- Pampelune etorbidea
- Owen Roë aparkalekua
Bestetako aparkalekua
Ahalik eta ibilailu gehien aparkatu ahal izateko, aparkatzeko aprkaleku duziek, estalitakoetan zein azalekoetan, tarifa bakarra izanen dute uztailaren 9tik (asteartea) 14ra (igandea) barne. Tarifa hori ordu laurdeneko 0,50 €koa izanen da lehenengo 4 orduetan, eta 0,40€ko, aldi horren ondorengo ordu laurdenean.
- Hiriguneko, Lautrec-eko, eta Espainiako Ateko aparkalekuek multzo bakarra osatzen dute, Paulmy etorbidetik irisgarriak etengabean.
- Paulmy, Tour-de-Sault eta Geltokiko aparkalekuak harpidedunentzat atxikiak dira.
- Geltokiko aparkalekua etengabe irekia da.
- Sainte-Claire aparkalekua uztailaren 10etik (asteazkena) 14ra (igandea) sartze-ateratzeetan erabilgarri da soilik, 7:00etatik 10:00etara.
- Periferiako 4 aparkaleku, doan eta irekirik uztailaren 10etik goiti, eguneko 24 orduetan :
Leclerc hipermerkatuko aparkalekua (Baiona-iparraldea)
Ametzondo hipermerkatuko aparkalekua
Floride-eko aparkalekua
Edmond-Foy kaia.
Xedapen bereziak
Bestetako eremuan bizitegi-errepideen harpidetza duenen ibilgailuak Glacis aparkalekuetan (eskuragarritasunaren arabera) eta Marouette aparkalekuetan aparkatzen ahalko dira. Ibilgailu hauek Sainte-Claire aparkalekuan ere aparkatzebn ahalko dira, eskuragarritasunean diren lekuen arabera, eta goian zehaztuak diren sarbide-baldintzetan.
Desmartxak, ekainaren 20tik goiti (osteguna) egin behar dira, Aparkaleku Araubideko bulegoan edo mezu elektronikoz.
- Montevideok mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuak doan hartuko ditu, dauden lekuen disponobilitatean.
- De Gaulle-eko aparkalekua debekatua da uztailaren 3tik (asteazkena) 9:00etatik uztailaren 17ra (asteazkena), 19:00ak arte.
Boufflers aparkalekua debekatua da uztailaren 5etik (ostirala) 7 :00etatik, uztailaren 16ra (asteartea) 12 :00ak arte.
Hala ere, harpidedun bakoitzari aterabide pertsonalizatua proposatuko zaio Aparkaleku Erregistroko bulegoan edo e-mailez.