2. Ez egoiliarra
2.2 Nola lortu nire Pass Fêtes eskumuturrekoa ?
Data honetan argitaratua
Lau aukera dituzu zure bestetako Pass Fêtes eskumuturrekoa lortzeko:
- Interneten passfetes.bayonne.fr
Ekainaren 3tik (astelehena) uztailaren 2ra (asteartea), gauerdian eskumuturrekoak doan postaz errezibitzeko aukera duzu . 3,35 € ordaindu behar dituzu (kreditu-txartelarekin ordainduz gero) 1-5 eskumuturreko galdetzeagatik, 4,67 € 6-10 eskumuturreko galdetzeagatik eta 5,78 € 11-15 eskumuturreko galdatzeagatik, 7 € nazioartekoagatik.
Eskumuturrekoen igortzea gutun jarraituan egina izanen da, eta horri esker lasaitasun gehiago ukanen duzu eta zure bidalketa segitzen ahalko duzu. Segipenhori tolesturan ezarritako barra-kode baten bidez egiten da. Barra kodearen zenbakia bigarren mezu elektroniko batean bidalia izanen zaizu. Zure gutuna laposte.fr gunean segitzen ahalko duzu
passfetes.bayonne.fr gunetik, zure frogagiriak erregistratu, deskargatu eta bidal ditzakezu
- Pass’Fêtes eskumuturretako salzaileak
Eskualdeko Turismo bulegoek, tabako-ostatu zenbaitek, supermerkatu eta akanpaleku, Baionako Posta bulegoek… Baiona Hiriari erosten dizkioten eskumuterroak birsaltzen dituzte.. Prezioa berdina : 15 €.
Salmenta guneko zerrenda orokorra ikusi.
Gune hauek Pass’Fêtes eskumuturrekoaren salmentari idekiak dira ekainaren 10a astelehenatik uztailaren 14a igandera, Posta bulegoak (ekainaren 3tik uztailaren 13ra, eguerdira).
Baionako Posta bulegoak:
Allées Marines-eko Bulegoa: Nouvelle Poste karrika, 64100 Baiona
Labat bulegoa: Jules-Labat karrika 11, 64100 Baiona
San-Izpirituko bulegoa: Alsace-Lorraine bulebarra 18, 64100 Baiona
Polo-Beyris-eko bulegoa: Polo-ko etorbidea, 64100 Baiona
Santa-Gurutzeko bulegoa : Gaskoinen plaza 3, 64100 Baiona
- Kutxak hiriko sartzeetan
Uztailaren 12tik (ostirala) uztailaren 14ra (igandea), gauerdian, eskumuturrekoak erosten ahalko dira bestaren perimetroaren sarreran diren bungalowetan. (ikus planoa).
Kutxen idekitze ordutegia : uztailako ostirala 12, larunbata 13 eta igandea 14: 10:00-3:00 (gauerdi igandean).