2. Ez egoiliarra

2.1 Zergatik ordaindu behar dira Baionako Bestetakoegun batzuk?

Data honetan argitaratua

Ostirala, larunbata, igandea, Besten perimetroan sartzea, 2018tik goiti, sarbide-eskubidea ordaintzearen menpe dago.

Izan ere, Baionako Besten antolaketak hiria antolatzeko, zaintzeko eta mantentzeko neurriak ezartzen dizkio Hiriari, eta beharrezkoa izan da manifestazioaren kostua arintzea herriko aurrekontuarentzat, Besten iraupenari buruzko mehatxu bat luza ez dadin. Besteak beste, Baionako hiriak segurtasunezko neurri indartuak bermatu behar ditu, Gobernuak Vigipirate planetik eratorriak, lurralde nazional osoa 2 mailan sailkatuz "segurtasun indartua – atentatu arriskua".

Plan horren arabera, manifestazioen antolatzaileek hainbat neurri hartu behar dituzte, hala nola zirkulazioa eta aparkatzea debekatzea edo murriztea, bideo-babeserako sistema bat ezartzea eta sarreretan kontrol-puntuak jartzea.