1. Baionako egoiliarra

1.6 Zer egin behar dut uztailaren 13a baino lehen nere eskumuturrekoa doan eskuratu ezin izan badut?

Data honetan argitaratua

Uztailaren 13tik goiti, larunbata eguerditik goiti, Posta bulegoen hesteak eta sartze eskubidearen peko perimetroko sarreren antolaketak ez dute uzten baionarrei doan eskumuturrekoak ematen.

Epe hori baino lehen doako eskumuturrekoa jaso ezin izan duten baionarrek, beraz, perimetro horretara sartzeko eskumuturreko bat erosi beharko dute Pass Fêtes-en saltzaileetako batean edo sarrera-guneetan kokatutako kutxazainetako batean.

Kutxak irekitzeko ordutegia :
uztailak 12 ostirala, 13 larunbata  eta 14 igandea : 10:00-3:00 (gauerdi igandean).

Doakotasunaz baliatzen diren neurrian, agorrilatik goiti eta urria bitartean,  ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko zaie Baionako egoiliarrei, kutxa-ordainagiria eta eskatutako frogagiriak aurkeztu ondotik (nortasun-agiria eta hiru hilabete baino gutxiagoko helbide-egiaztagiria  (ikus 1.4 puntua).

Itzulketa hori banku-transferentzia bidez eginen da (RIB bat ekarri). Eskaerak postaz igorri behar dira Auzapez jaunari, posta elektronikoz, passfetes@bayonne.fr helbidean, edo Hall Cassineko leihatilan (Berneda karrikan) aurkeztuak izan daitezke.