1. Baionako egoiliarra

1.2 Nola lortu Pass Fêtes eskumuturrekoa doan?

Data honetan argitaratua

  • Zuzenean Baionako Postako bulegoean

Eskumuturrekoa urririk jaso dezakezu, ekainaren 3tik (astelehena) uztailaren 13ra (larunbata), argazkia duen nortasun-agiria aurkeztu eta gero. (ikus ziurtagiriak 1.4), Baionako Postako bulegoetan:

  • Marines-eko bulegoa: Nouvelle Poste-eko karrika
    Astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 13:30-17:00 ; larunbata 9:00etatik 12:00etara
  • Bureau Labat bulegoa: Jules Labat karrika 11
    Astelehenetik ostiralera 8:30-17:30 ; larunbata 8:30-12:00.
  • San-Izpirituko bulegoa: Alsace Lorraine bulebarra 18, 64100 Baiona
    Astelehentik ostiralera: 9:00-17:00 ; larunbata : 9:00-12:00
  • Polo-Beyris-eko bulegoa: Polo-ko etorbidea
    Astelehentik larunbatera: 8:30-12:30
  • Santa-Gurutzeko bulegoa: Gaskoinen plaza 3
    Astelehena, osteguna eta ostirala: 9:00-12:00 eta 14:00-16:30
    Asteartea: 9:30-12:00 eta 14:00-16:30
    Asteazkena: 9:00-12:00

Bulegoak hetsiak izanen dira uztailaren 12an (ostirala, 12:00etatik 17:30era)

Ekainaren 3tik (astelehena) uztailaren 2ra (asteartea) gauerdia arte, doako eskumuturrekoak postaz errezibitzea hauta dezakezu. 1 eta 5 eskumuturreko bidaltzeagatik 3,35€-ko zenbatekoa ordaindu beharko da (txartel urdinarekin soilik), 4,67 € 6-10 eskumuturrekorentzat eta 5,78€ 11-15 eskumuturrekorentzat. 7€ nazioarteko helmugetarako.

Eskumuturrekoen igortzea gutun jarraituan egina izanen da, eta hoorri esker lasaitasun gehiago ukanen duzu et azure bidalketa segitzen ahalko duzu. Segipen hau tolesturan ezarritako barra-kode bati esker egiten da. Barra-kodearen zenbakia bigarren mezu elektroniko batean igorria izanen zaizu. Zure posta laposte.fr gunean segi dezakezu.

Passfetes.bayonne.fr, webgunetik erregistratu, deskargatu eta zure ziurtagiriak bidal ditzakezu.

Frantzian hiru egun eta Europan zazpi egun emateko batez besteko epea gehitu behar da.