Julie Alenda, 2025eko Baionako Bestetako afitxen lehiaketako irabazlea © Mathieu Prat 

Baionako Bestak

2025eko ediziorako itxura retroko afitxa

Gaur goizean ezagutarazi dute Bestetako afitxa irabazlea: Julie Alenda baionarrarena. Gaztea izan arren, 33 urte, Besten ohikoa den sortzaile honek badu gaztetan ezagutu zuenarekiko eta gurasoek ezagutu zutenarekiko nolabaiteko nostalgia. Orduan, grafismo nahiko retro baten aldeko parioa egin du.

Data honetan argitaratua

Afitxa oinarrian uztai bat duela eraikia da, Baionako erdigune zaharreko zenbait karrikari erreferentzia eginez. Testuaren parte bat goiko aldean da, letra lodiz azpimarratua eragin retroa indartuz.

Bestazaleen aurpegiak, anonimoak eta angeluzkoak, gehienbat gizonezkoak dira. Asumitutako hautua. "Egin izan zaidan oharra da, dudarik gabe. Alde batetik, nahi nuen bakoitzak bere burua ezagut zezan bestetako antzezpen honetan, dio emazte gazteak. Egia da, emazte musikari bat gehitu nezakeela taldean, baina garai bateko afitxak ikusita, batez ere gizonezkoak zirelaz ohartu naiz".

Nostalgia horri hainbat elementu gehitu behar zaizkio, garaikideak zein tradizioen islada: musika tresnak, hiriko gakoetako bat –jendeari jaurtiko zaiona irekiera egunean- zorroztasunezko janzkera –zur gorria-, eta behi bat erdigunean dagoena, are gehiago. "Ongi pentsatu dut behi bat eta ez zezen bat irudikatzea, zezenketei buruzko aipamen gehiegi saihesteko, zeina batzuetan eztabaidatu dena. Horregatik, San Andres-eko plazan eta feria ugaritan antolatzen diren lasterketen tradizioari dei egin nion. Eta erdian kokatu dut bere aurpegiaren simetriarekin jostatzeko eta afitxari oreka modu bat gehitzeko."

Sortzaileak lehiaketan parte hartzen duen lehen aldia da. 4.000 €ko sariduna da, beste lau hautagaiek 500 €-ko konpentsazioa errezibitzen duten bitartean.