Reza argazkilari-kazetaria, Prissé eskolako ikasleek elkarrizketatua, haiek sortutako Radio Prissé irratian.
© S. Hiribarren 

Erakusketa

Plantu eta Reza Didam-en

"Plantu-Reza, Munduari Begiradak" erakusketa Didam-en proposatua da, 2015eko Pariseko atentatuen oroitzapenen kari, aurten kazetaritzari eskainitako programazio berezi bati loturik.

Data honetan argitaratua

Bi artistek sortutako unibertso amankomuna azaleratzen du, Plantu-ren ezaugarri dibertigarri eta satirikoa Rezak izenpetutako hartuemanekin parekatzen duena.

Le Monde-erako marrazkilaria, Kofi Annan-ekin batera « Cartooning for peace »-en sortzailea, adierazpen askatasuna eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea helburu duena, ikono bat de Plantu. Haren marrazkiak Didam-eko gunan solasean ari dira Reza-rekin, duela hogeita hamar urtetik munduan barna dabilen agazki-kazetaria, Iranen erbesteratze behartu batetik, protesten irudiak argitaratu ondotik...

Ekainaren 6an, ostiralean, erakusketaren aurkezpenaren harira, Prissé eskolako CE2-CM1-CM2 klase batek antolatutako emankizun bat burutu zen Reza-ren presentziarekin. Argazki-kazetaritzako eta prentsako karikaturetan oinarritutako grabaketa Didam-en iragan da; Emankizuna eskolako Radio Prissé irrati-katean, Spotify-en eta Deezer-en emana izan da bai eta Didam-eko webgunean zabaldu ere. 

 

Info gehiago > didam.bayonne.fr