On! webguneko hasiera orria © Ville de Bayonne 

Hizkuntza, Pays Basque

On!, euskaraz bizitzeko errazten duen plataforma

"On!" euskara hizkuntzaren sentsibilizazio plataforma da, euskaldunentzat, ikasleentzat eta hizkuntzarekiko interesa dutenentzat tresna eta ekintza erabilgarriak biltzen dituena: webgune bat, argitalpenak, hirugarren gune bat eta informazio-mahaiak.

Data honetan argitaratua

Dispositibo hau ON! Piztu euskara(z) elkarteak eta Euskararen Erakunde Publikoak bultzatzen dute, euskararen berpiztean engaiatutako elkarte eta erakunde publikoekin elkarlanean.

ON ! euskara hizkuntzarekin zerikusia duten pertsona guziak laguntzeko plantan ezarri da:

  • Euskara ikasten duten haurren gurasoak
  • Euskara ikasten ari diren helduak
  • Euskaraz bizi nahi duten euskaldunak
  • Euskaldun ez diren euskara ikasi nahi dutenak

Webgunean eskura den materiala honako hauetan banatzen da: deskargatzeko gida, egokitutako aholkuak, eguneratutako agenda, bideo-testigantzak, lexikoak, erregistro osoa, entzungai diren podcastak…

Hilabetero eguneratua da eta hiru hilabetero informazio-orrialde batek hautatutako edukien selekzio pertsonalizatua eskaintzen du.