Baionako Hiriak bere gizarte ekintzaren egituraketa segitzen du, Gaskoien plazan Hiriko Gizarte Ekintzako Zentroko (CCAS) zerbitzu guziak bateratuz. Antolaketa berri honek Baonarrei zuzenddutako gizarte-eskaintzaren ulergarritasuna, eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzea du helburu.
Berrantolatze lanen ondotik, guneak aurrekontu plataforma hartu berri du, besteak beste Saint-Frédéric-eko bere instalazioak utzi berri dituen gizarte-janari denda eta Tokiko Informazio eta Koordinazio Zentroa (CLIC).
Egunero, 50 bat langile aritzen dira bertan lanean, urtean 3.000 baino gehiagori zerbitzua eskainiz.
Leku bakarrean egindako bateratze honek identifikagarriagoa den zentralitate bat sortzea ahalbidetzen du, erabiltzaileengandik hurbilagoa, eta orientazioa nahiz segipena errazten duen leihatila bakarreko logika batean oinarritua.
Gizaerte-denda
Gizarte-dendaren integrazioak egitura berri hontan bazterketa-egoeran diren pertsonendako eskaintzen den laguntza integrala indartzen du. Honek urtero 150 familia errezibitzen ditu, baina baita hezkuntza laguntza bat ere sukaldaritza tailer kolektiboen bidez. Bestalde, asteroko paketeak banatzen dira Lesseps kaian (55 tona jaki 2024an).
CCASen 2025eko aurrekondua 14 milioi euro ingurukoa da, horietatik 1,9 milioi gizarte-ekintzari dagozkio eta 5 milioi aterpetzeari. Aldi beean, Baiona Hiriak 3.343 milioi euroko diru laguntza bideratu du.
Bateratze horrekin, gizarte laguntza indartuko da, koherenteagoa izanen da eta hobe egokituko da biztanleria zaurgarrien beharretara.
Tokioko elkartasuna
CCAS tokiko elkartasunaren eragile nagusi gisa kokatzen da, pario anitzei erantzuteko gai dena, hala nola elikadura prekaritatea, bakartsuna, autonomia edota giza eskubidetako sarbidea.
Gaskoien plazako gunea ere proiektu zabalago baten barne kokatzen da: etorkizuneko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa tokiko gizarte politiken ardatz estrategikoa izanen da horrela.