BIJ-ek ikasleei etxebizitza zerrenda bat eskaintzen die. © Sébastien Hiribarren 

Gazteria

BIJ-ak 14 eta 29 urte bitarteko gazteak laguntzen ditu

Bayonne Info Jeunes, BIJ izenez ere ezaguna, hiriko egitura bat da, 14 eta 29 urte bitarteko gazte guztiei irekita, diru-sarrera edo egoera baldintzarik gabe. Harrera, informazio, bizitza eta konpromiso lekua izanik, BIJ-ek gazteen eskubideetara, autonomia eta ekimenera sarbidea sustatzen du, gazteekin eta gazteen bidez.

Data honetan argitaratua

BIJ espazio bat da, doakoa, laguntza eta informazio praktikoa eskuratzeko aukera ematen duena, baita bizitzeko lekua ere, anonimoa eta sarbide librekoa, Baionako Hiriak kudeatua. Bere bi animatzaileek 3Bis-en ere permanentzia bat atxikitzen dute asteazken arratsaldetan. Baionako ikastetxeetan ere parte hartzen dute, bereziki lizeoetan, eta baita Hiriko besta eta kultura-ekitaldietan ere.

Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Gazteen Informazio Zentroak (CRIJ NA) zigiluarekin aitortua, BIJ nazio mailako Info Jeunes sareko partaide da.
Harrera pertsonalizatuko lekua da, hitzordua izan edo ez, informazioa eta laguntza eskaintzen duena.

Bayonne Info Jeunes (BIJ) - 71 rue Bourgneuf karrika 71- Marc Aubert plaza - 64100 Baiona. Irekia:
• Astelehena: 14:00-17:00 (hitz orduz bakarrik)
• Asteartea, osteguna, ostirala: 9:30-11:30 (hitz orduz) | 12:00-17:30 (hitz ordurik gabe)
• Asteazkena: 9:30-12:00 hitz orduz) | 1 :00-17:30 hitz ordurik gabe)

2025eko azaroaren 6an, Orientazio Gau bat izanen da Baionako CCI-an: informazioa eskuratzeko, ezagutzeko eta sektore desberdinetako profesionalekin eta orientazioko adituekin trukerako unea.