Informazioak bij@bayonne.fr
Gazteendako hiriko bekak
Bestalde, BIJ-ek Hiriko Beken hainbat dispositibo abian ematen ditu, Baionako gazteei berenproiektuak gauzatzen laguntzeko eta ekimenak sustatzeko:
- Goi Mailako irakaskuntzako Hiriko Beka (BMES): baionako ikasleentzat, hautagarritasun baldintzapean.
- BAFA beka, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei Animatzaile Funtzioetarako Egokitasun Agiria (BAFA) lortzen laguntzeko.
- Gazte Proiektuetarako Beka – Banakakoa: 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua, animazioa ezagutu eta Baionako aisialdi-egituretan duten konpromisoa balioan ezartzeko.
- Gazte Proiektuetarako Beka – Kolektiboa: 16 eta 25 urte bitarteko gazte-taldeei zuzendua, proiektu bat kolektiboki garatu nahi dutenentzat, egitura batean (elkartea edo gazte-elkartea).

