Kudeaketak errazteko, trukaketa agiria (QR kodea) telefono batean deskargatzea galdetzen da, edo inprimatzea Besten perimetrora heldu aitzin, sare arazoak izan daitezkeelako.
Pass Fêtes salgai da ere, eta baionarren esku da, dohainik, Baionako 5 postetxetan, 2025eko ekainaren 2tik astelehena, uztailaren 12ra:
- Marines etorbideko bulegoa, Nouvelle Poste karrika, 64100 Baiona
- Labat bulegoa, Jules-Labat karrika 11, 64100 Baiona
- San-Izpirituko bulegoa, Alsace-Lorraine bulebarra 18, 64100 Baiona
Polo-Beyris-eko posta agentzia, Ursuya etorbidea 28, 64100 Baiona - Santa-Gurutze-ko bulegoa, Gaskoien plaza 3, 64100 Baiona
- Eta Baionako Turismo Bulegoa, 2025eko ekainaren 9tik, larunbata, uztailaren 13a , igandea, Euskaldunen plaza 25, 64100 Baiona
Ekainaren 9tik goiti, gainerateko saltzaileetan egonen da salgai
Doan Baionarrentzat
Bestak dohainik gelditzen dira baionarrentzat, perimetro seguruan lan egiten dutenentzat eta 16 urtetik beheitikoentzat 5 egunetan, asteazkenetik igandera. Hiriko egoiliarrei eskumuturrekoak ematen ahalko zaizkie, beren etxea osatzen duten pertsonen kopuru berean, 16 urte eta gehiagoko haurrak eta 25 urte baino gutiagokoak barne, ondoko egiaztagiriak aurkeztuz:
- nortasun agiria edo argazki baten duen beste nortasun agiri bat;
- 3 hilabete baino gutiagoko bizilekuaren frogagiria: gas kontratuaren faktura edo ziurtagiria, elektrizitatea edo ura, telefono finkoaren faktura edo internet abonamendua, telefono mugikorraren faktura, postariaren pasa-abisua, osasun osagarria, bizitegiko asegurantza, lan-sari agiria, errenta kitapena ;
- familia liburuxka ardurapean diren haurrentzat.
Xehetasunak eta erosketa > fetes.bayonne.fr