Bonnat-Helleu Museoaren ingurunea forma hartzen ari da. Jacques-Laffitte karrika ondotik, Frédéric-Bastiat karrika berrantolatzen hasiko da orain. Helburua da museoko inguruak segurtatzea, mugikortasun iraunkorra lehenetsiz, eta berritutako eraikinaren ondare arkitektonikoa balioan ezartzea.
Pouzac lorategi-plazaraino, karrikaren egokitzapenak oinezkoendako espazio zabalak aurreikusten ditu, Bonnat-Helleu Museoko bisitarien zirkulazioa errazteko, baita bizikletak edo gainerateko ibilgailuakaparkatzeko guneak ere, museoaren kontrako aldean.
Estaldurak Jacques Laffitte karrikako material berberekin eginen da, hau da, espaloi gaineko kareharrizko harlauzekin eta galtzada gaineko estalki argiarekin.
Obrek hunkitutako zatia zirkulaziorako hetsiko da, ibaiertzeko finketara doazen oinezkoena izan ezik.
Aldi berean, autobusendako bi uzteko gune ezarriko dira karrikan zehar Pouzac lorategi-plazan. Trafikoa mantenduko da lan hauek irauten duten bitartean, baina Lorategi-plaza inguruko karriketan noranzkoa alderantziz joanen da.
Lanak irailaren hasirean bukatuko dira, Jacques-Laffitte eta Frédéric-Bastiat karriketako errepideen estaldura definiboak ezarriak izan ondoren.
Obrari buruzko informazioa: 05 59 46 60 55.