2025ean, Libreplume-ek haurrendako bultzatutako lau irakurketa-saio finantzatzen ditu Hiriak, hiriko bi haurtzaindegitan (San Izpiritu eta Xaho kaia) eta bi ama-eskola publikotan (Briand eta Prissé). © Mathieu Prat 

Haurtzaroa

Euskara txikitatik

Gurasoek lehen haurtzarotik euskarazko harrera eskaintza bat ukaiteko duten interesa gero eta handiagoa dela eta, Hiriak bere eskaintza garatzen segitzen du, Hezkuntza Nazionalarekin, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta EEPrekin elkarlanean, eta euskarazko eskolatze proiektuak hedatzen ditu. Ondoko hilabeteetan 57 leku izanen ditu euskarazko haurtzaindegietan, gaur egun 34 direlarik.

Data honetan argitaratua

Bost urtetan, euskarazko haurtzaindegiko harreraren eskaerak hirukoiztu dira, izen emate eskaera aurkeztearekin batera: 2024an 71 eskaera, 2019an 19 ziren bitartean. Kuadro horretan, 2024-2030 Hizkuntza Politikarako gida eskema berriak, 2024ako otsailan onartua, haur guziendako euskarazko harrera garatzea du lehentasun.

Hori dela eta, San Izpiritu hiriko haurtzaindegiak labelizatze urrats bat segitzen du, Euskal Hirigune Elkargoarekin, EEPrekin, Departamenduarekin, CAFekin eta MSArekin elkarlanean. Aristide Briand karrikako 5 zenbakian kokatua, haurtzaindegi honek 13 harrera leku ditu handiendako, formatuak eta kualifikatuak diren profesionalez osatuak. Hiriak eta Euskal Hirigune Elkargoak gidatutako laguntza plan batek barne hartzen ditu euskal sekzioan parte hartzen duten eragileen formakuntza trinkoak, jadanik formatuak diren eragileendako mailakatze formakuntzak, bai eta iratzartze materialendako eta euskarazko animazioendako finantzamenduak ere.

Hiriak diruz lagundurik, Luma Baiona elkarte murgiltze haurtzaindegiak 20 bat baionar haur errezibitzen ditu.

Harrera ez kolektiboaren eskaintza, hala ere, garatzeko gelditzen da, ama-laguntzaile batzuek bakarrik (5 baino gutiago Baionan) eskaintzen dituzte harrera denbora batzuk euskaraz beren egunean zehar (irakurketekin, kontaketekin…).

Formakuntzarako laguntza

Baiona Hiriak formakuntza eta gaitasun maila euskaldunen nahiak  zerrendatu ditu lehen haurtzaroko profesional guzien artean: hiriko egiturak, elkarteak, pribatuak, eta ama-laguntzaileak. Era berean, bere agenteen formakuntza-abiatzeak babesten ssegitzen du. Adibidez, CNFPT, EEP eta Euskal Hirigune Elkargoarekin loturik, euskarazko profesionalak euskarazko harreran laguntzeko 5 eguneko formakuntza-zerbitzu berri bat sortu da. Euskal Hirigune Elkargoak ere « Euskarazko agenteendako erabiltzailearekin harremana » izenburuko formakuntza berri bat proposatu du, zeinetaz agenteek onura ukan dezakete.

Sortze-proiektu pribatu/elkartetiboei laguntza

2026 bukaerarako, Baiona Hiriak Polo Beyris auzoan murgiltze mikro-haurtzaindegi berri bat irekitzeko xedea du, Jean Moulin eskola elebidunaren eta Hiriondo ikastolaren osagarritasunean. Lehen haurtzaroko zerbitzuak Klein/Celeste elkarte-eragileak bultzatutako murgiltze mikro-haurtzaindegi berri bat irekitzeko proiektua lagunduko du ere. Bi proiektu horiekin, Baiona Hiriak 24 lekuko euskarazko toki berri izanen ditu, gaur egun dituen 33 lekuei gehiturik, 2026/2027rako 57 lekuko eskaintza bat izanen delarik tikienentzat.

Xehetasunak > Relais petite enfance / 05 59 46 61 00