Ariketa bi urtean behin egiten da eta aurtengoa laugarren edizioa da.
Nola parte hartu?
Ariketa rol joko batean oinarritzen da. Bi rolen arteko aukera agertzen da: Ahobizi (aho aktibo ikurra) edo Belarriprest (zelatan dagoen belarri baten sinboloa). Ariketak irauten duen 11 egunetan, ariketan parte hartzen duten pertsona guziek bereizgarri bat eramanen dute hautatua izan den paperarekin. Bereigarriak mezu argi bat plazaratzen du: « Egin nirekin euskaraz, lasai! »
Baionan, Euskal Herriko beste herri askotan bezala, euskal hizkuntza eta kulturaren inguruan biltzeko ekitaldiak antolatzen dira : poteoak musikan Baionako taberna euskaldunetan ostiralean : Bar Basque, Zamai, Kalostrape, Epaiska, Xina; ugendu fabrikazio tailerra; street art bisita; Mintzapratika erraldoia…
Baionako Herriko Etxeak ekimenean parte hartzen du ere, eta Mintzapraktika saio bat antolatzen du (2025eko maiatzaren 19an), hiriko agenteentzat.
Ekimenetan parte-hartzea euskararen gutieneko ulermena duten pertsonei bakarrik zuzendua da.
Informazioa eta gomendioak > euskaraldia.eus
