Maiatzaren 21etik 27ra bitartean, zigarrokinen bilketa erraldoi bat burutuko da Tree6clope elkartearekin elkarlanean. © Mégothon 

Ingurumena

Baionak Mégothon ekimenean parte hartzen du

Maiatzaren 21etik 27ra, 7 egitura dituen kolektibo batek zigarrokin bilketa antolatzen du Frantzia osoan, maiatzaren 24a, larunbatez, egun garrantzitsuena izanki. Baionan, ibilaldi bat abiatuko da Réduit plazatik 14:00etan; Tre6clope elkarteak eskularruak, poteak eta zakarrontzi-poltsak banatuko dizkie parte-hartzaileei. Eta, Askatasun plazara heltzean, bildutako zigarrokinak zenbatuko dira.

Data honetan argitaratua

Animazioa deneri irekia da. Poltsikoko hautsontziak ere eskainiko ditu Baiona Hiriak. Manifestazioaren helburua da publiko zabala sentsibilizatzea toki txarretan botatako zigarrokinek duten eraginaz.

Frantzian urtero 23.500 milioi zigarrokin dira erretzaileek lurrera botatzen dituztenak. Keinu hutsal hori ez da ondoriorik gabekoa; izan ere, horrela botatako zigarrokin gehienak lurrera heltzen diren unetik bertatik kutsatzen dute hiri-ingurunea, gero ibaibideak, napa freatikoak, eta, azkenik, gehienetan, ozeanoan bukatzen dute bere ibilbidea. Hor izanen dute zigarrokinek inpaktu negatibo handiena, kutsadura kimikoa sortuz: 7.000 substantzia kimiko askatzen ditu zigarrokin batek, eta horietatik 40 baino gehiago minbizi-sortzailetzat jotzen dira. Plastikozko kutsaduraren iturri ere bada: zigarro-mutur baten iragazkiak 15.000 zelulosa azetatozko zuntz ditu, pixkanaka askatzen direnak eta ingurunea mikroplastikoz kutsatzen dutenak.