Colvert ahateak © Muséum d'histoire naturelle de Bayonne 

Erakusketa

Tokiko bioaniztasuna ezagutzen

Maiatzaren 20tik goiti, Natur Zentzien Museoak tokiko biodibertsitateari eskainitako erakusketa bat proposatuko du. Erakusketa honek udal biodaniztasunaren atlasa argitaratzeko egin diren ikerketa sakonen berri ematen du.

Data honetan argitaratua

Helburu anitz betetzen ditu: inbentarioetako lehen balioak balioan ezartza, Baionako bizidunen aniztasunahiritarrei hurbiltzea, tokiko espezie nabarmenak, mehatxatuak edo inbaditzaileak nabarmentzea, eta hiritarrak dinamikan parte hartzera animatzea, zientzia parte-hartzaileko tresnen bidez.
Tresna hauek webgune espezializatu honetan egonen dira: biodiv.bayonne.fr

Ibilbideak Baionako lau biotopo nagusi aztertzen ditu: basoa, hiria, belardi hezea eta gaua. Espazio bakoitzak Museoko bildumetatik sortutako aleak, soinu-giroak, murgiltze-gailuak eta manipulazioak konbinatze ditu, inguatzen gaituen naturaren ikuspegi sentsorial zein zientifikoa proposatzeko.

Bioaniztasuneko atlasa

Hiriko Bioaniztasunaren Atlasa sortzeko asmo zabalaren barnean dago proiektua. Hiriak bultzaturik, Frantziako Bioaniztasunaren Bulegoaren (OFB) laguntzarekin, hiri osoan dagoen bioaniztasunaren inbentarioa egin nahi du, baita orain arte oso ezagunak ez diren edo segipen guti izan duten eremuetan ere.

Koordinazio zientifikoa Ansot-eko taldeak bermatzen du, bertako naturalista bazkideen sarearekin herremanetan. Biltzen diren datuek Informazio Geografikoaren Sistema (SIG) bat elikatzen dute eta azkenean hiri-plangintzako, berde-guneen kudeaketako eta bioaniztasunaren galera prebenitzeko politikak hobe orientatzen lagunduko dute.

Baiona Hiriko Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Proiektuan txertatua, Atlas hau egiteak, bestalde, hiru zutabeak biltzen ditu: Hiri konprometitua, Hiri soila, Natura hiria.