Zerbitzu zibiko honen bidez, bizitza profesionala ezagutu, orientazio bat baieztatu, ikasi eta kausa baten alde konprometitu nahi dute. 15 gaztek osatua, horietatik 12 Euskal Herrikoak, 2024-2025 promozioari harrera egina izan zaio Herriko Etxean Laurence Hardouin, Trantsizio Ekologiko, Solidario eta Hiritarrako auzapezordearen partetik bai eta hautetsien partetik ere 2024ko azaroaren 8an, ostiralean. 16 eta 23 urte bitartekoak dira, eta Hiriak udan zehar eramanan kanpainan errekrutatuak izan dira.
Haietarik 8 baionarrak dira, 4 Euskal Herrikoak edo Landetakoak eta 3 Frantziako eskualde desberdinetakoak. Horietako anitz duela guti lizeoa utzi eta etorkizuneko orientazio bat baieztatu nahi dute. Haien zerbitzua 2024ko urriaren 1ean hasi zen, integrazio aste baten bidez, eta 2025eko maiatzera arte iraunen du. « Service civique – Ville de Bayonne » jantzi urdin estanpatuari esker ezagutzen ahalko direnak sentsibilizazio eta bitartekaritza misioak eginen dituzte Baionako herritarren zerbitzuko.
Xehetasunak > Service civique