Mousserolles-eko harrera gunea
Harrera gunearen irekiera 2025ko uztailaren 8a, asteartea, 08:00etan
Egun horretatik aitzina, akanpalarien harrera eguneko 24 orduetan egiten da, 2025ko uztailaren 13ko (igandea) 22:00ak arte. Azken ateratzeak uztailaren 14an (astelehena) burutu beharko dira, 9:00ak baino lehen.
Adingabekoek baimena dute Mousserrolles-eko gunean egoteko, egonaldialk dirauen artean adingabekoarekin egonen den arduradun nagusiarekin. Haurrak, heltzean, gurasoen baimen bat aurkeztu beharko dut, gurasoen nortasun agiri batekin.
Gunea, gau eta egunez zaindua da.
Prezioak: 2 forfeta aukeran
- Bestetako forfeta: 60 € 6 gau, pertsona bat edo bi hartzen dituen oihal etxe baterako, eta 15€ pertsona gehigarri bakoitzeko, gehienez 6.
- Asteburuko forfeta (uztailaren 12tik goiti, ostirala, 8:00etan): 42 € 3 gau, pertsona bat edo bi hartzen dituen oihal etxe baterako, eta 15€ pertsona gehigarri bakoitzeko, gehienez 6.
Zure erreserba linean egin ekainaren 2tik goiti orrialde honetan, edo uztailaren 8tik goiti bertan, harrera-gunean. Ordainketa heltzerakoan soilik egiten da (CB, txekeak edo diruz).
Harrera-gunean eskuragarri diren zerbitzuak
- Sanitaroak eskuragarri sarreran.
- Dutxa tokian bertan eguneko 24 orduetan (2€ dutxa)
- Kutxatilategien alokatzea (kontsigna automatikoko eta ordainketako sistema) :
Aure gauzak utz ditzakezu (autoko giltzak, notasun agiria, telefonoa, motxila) bestek irauten duten bitartean, armairu seguru batean eguneko 24 orduetan. Bost kutxatilategi neurri eskuragarri dira, XSetik XLera. Zure sarbideak berehala jasotzeko aukera, posta elektronikoz edo SMS bidez. Atxikitzea mylocker.fr gunean egiten da
- Akanpamendu kitaren alokatzea
Atxikitzea mylocker.fr gunean egiten da.
Lokalizatu

Aire d’accueil de Mousserolles
Helbidea: Avenue Duvergier de Hauranne,
64100, Bayonne
Route: Route