2020an milioi erdi bat metro kubo industria-hondakin isuri ziren A-8 autobidean, Bizkaian. Bi hildako. Arauen errespetu eskasa, kutsadura, prozedura judiziala, nahasmendu politikoa… Axut! kolektiboak eta Artedramak gertakari xumea baino askoz gehiago adierazten duen istripua zorrozki galdezkatzen dute.