Egitaraua
Musika, kirola, haurren eguna, Leon erregearen iratzartzea, musika banden desfilea. Denetarik bada. Adibide gisan, euskara hutsean, bertsoak eta kontzertuak entzun daitezke Patxa plazan, Karrikaldi baitan, dantza egin daitezke : mutxikoak, Larrain dantza…
Kirolariek, Miarritzetik Baionarako lasterketan parte har dezakete ; pilotariek Mailharro trinketean, Baionako Masters txapelketa ikus dezakete edo/ta Rail Bayonnais gunean antolaturiko pala eta xisterra txapelketetan ikusle izan. Musika gogozaleek, Baionako hainbat abesbatzen kontzertuak ikus ditzakete, Errepublika plazan, San Espirituko elizan etab.
Bestak denen gustuko baitira, ez ditugu haurrak ahanzten ahal. Urte guziz bezala haientzako, osteguneko egunak programazio berezi bat izanen du : familian eginen den pista jokoa adibidez.
Informazio guzi hauek, euskaraz eta frantsesez irakur ditzakezue Baionako bestetarako argitaratua izan den progamazioan.