Lautan hiru antzerki emanaldia © Lautan hiru 

Lautan Hiru antzerki emanaldiaren 2garren edizioa

Antzerki emanaldi paregabe bat aurkeztua izanen zaigu heldu den apirilaren 17an, 7etatik goiti Baionako Biltxoko peñan.

Publié le

Apirilaren 17an, Baionako Biltxoko elkartearen egoitzan (Augustins karrika, 9) iraganen da Lautan Hiru gaualdia. Bi ikuskizun aurkeztukodira, 19:00etatik goiti: Pantzo Hirigarairen “Hautagaia” eta Xabi Fernandezen “Zaku berekoak”.

Baionan bigarren aldiz antolatzen den hitzordu hau Baionako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskaltzaindiaren  lan partaidetza baten fruitua da.

Lautan Hiru antzerki-festibala 2019an hasi zen euskarazko antzerkia hauspotzeko, bereziki antzezlan laburrak, eta antzerkilariei plaza berrietan aritzeko modua emateko.

Aurtengo edizioan, Ipar Euskal Herriari begira ezarrida Lautan Hiru, lelo zirikatzailea baliatuz: Iparra galdu dugu! Dei apokaliptiko samar honekin, Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerki profesionalak bizi duen egoera kaskarra salatu nahi da, eta, bide batez, bertan egiten diren lanak ezagutzera eman, modu xumean bada ere.

Sartzea dohainik da baina leku kopurua mugatua da. Tokiak atxiki behar dira : euskara@bayonne.fr helbidean