Urte bat gehiago eta beti pixkor ! Eta adin eder batetarat heltzeko mugan... Manera guziz euskal kantuaren eta kultura herrikoiaren martxak ez du adinik.
Baionako Ikastoletako buraso eta lagunak, dohain baino gehiago borondaterekin kantuz hasi ziren lehen eguneko kemen berarekin urtemuga hori ospatuko da, Euskal Herriko leku ainitzetatik jin kantariekin apirilaren 25 huntako hitzordurat.
Gainera Xingar feriak hartua izanen du Baiona eta ohitura zahar horri ongi doakion oihartzun euskalduna ekarriko du Baionan Kantuzek goizeko 11etatik hasirik. Jacques Portes, Karrikaldiren plaza izanen da lehen elgarretaratzearen gunea (euria balitz, Albert 1er ondoko eskolan) oren bat eterdi kantu alai et ere fandangoekin.
Eguerdiko bazkaria Unibertsitateko jatetxean iraganen da, izenak emaiten ahal dira www.baionan-kantuz.eus gunean apirilaren 19a aintzin.
Arratsaldean kantu eta mutxiko gozatzen ahalko dira Zahakin peñaren aintzinean.
Urtebetzeko ospakizunak alaitzerat etor zaitez zu ere

