[Texte à traduire en "Basque" :] © Théo Cheval 

Tradizioa

Ezagutu Baiona 2024ko festetako 5 afitxa proiektuak

Baiona 2024ko afitxa lehiaketan parte hartzeko bost hautagai aukeratu ziren. Deskubritu haien proposamen grafikoak, eta bozkatu gogokoen duzunarentzat!

Data honetan argitaratua

Haien proposamenak 2024ko otsailaren 2etik 18ra deskubritzen ahalko dira Euskal museoan zein Turismo bulegoan. Denbora tarte honetan, Baionako bestetako gustukoen duzun afitxa proiektuaren alde bozkatzera gomitatzen zaitugu.

Afitxak non ikusi ?

> Euskal museoan,  Kortsarioen kaia 37, asteartetik igandera idekia 10etatik  18etara ; ostegunetan de 13etatik à 20etara
> Turismo bulegoan, Euskaldunen plaza, astelehenetik larunbatera idekia 9h30etatik  13etara eta de 14etatik à 17h30etara

 

2024ko Baionako bestetako afitxen proiektua

2024ko otsailaren 2a eta 18a bitartean, gustukoen duzuen afitxa proiektuaren alde bozka dezzakezue.
> bozkatzeko hemen klikatu

5 egile grafikoen lekukotasunak

Zerk eman dizu afixarako lehiaketan parte hartzeko gogoa?

Sophie: 18 urte ditudanetik egin ohi ditut bestak eta irudigintzaren zale errabiatua naiz. Baiona eskuragarri dudan erakusleiho bat zait egiten dudanaren erakusteko. 1932tik hona, afitxak beren garaiarekin loturik aldatzen joan dira eta harro naiz besta irudikatuen historia handi horretan ene lekua ukanaz. 

Zein elementu nagusi ditu zure afixak?

Sophie: jendeen arteko giro atsegina adierazi nahi ukan dut batez ere xuri-gorritan azalduz eta bestazale guztiak elkar lotu nahi ukan ditut xingola batez. Efektu dinamikoa sortu nahi izan dut ere. Besta energiaren isla, besten berezitasunak erantsiz, musika tresnak, hala nola tronpeta, txistua, trikitixa, atabala, jantzi tradizionalaz jantzi dantzaria eta maiz topatzen ditugun, batzuetan informalki, koroak, bai eta Leon erregea, noski. Eta azken puntua besten belaunaldiarteko egitea erakustea zen.

Nola bizi dituzu Baionako bestak?

Sophie: bestak bizitzeko moldea adinarekin aldatzen joan zait. Gazteago nintzenean, egunero nintzen bestetan. Egun, animazioak hautatzen ditut, baina gehien maite dudana aniztasuna da. Besta ez da berdina auzo herrikoietan eta lagunartetan, Karrikaldiak euskal kulturaren bizitasuna erakusten digu, itsaslapurraren ibilaldiak elkarteen dinamika eta banda eta koroek komunikatzearen energia. Aniztasunak hainbat jendarte on mota dakar eta alde batetik bestera nabiga liteke aberasteko.

Zerk eman dizu afixarako lehiaketan parte hartzeko gogoa? 

Faustin: aitaren aldeko ene aitatxi-amatxiren etxean Arnaud Saez-en afixak zeuden ene osaben eta aitaren logeletan. Txiki nintzenetik bete zidaten haiek gogoa. Afitxaren jalgitze uneak etortzeko ziren bestetarako asmoa egiten hasten ginen uneak ziren. Eta familian musikari eta abeslari garenez, Kanta Leon-i helduz prestatzen genituen bestak. Bestak ulertzeko manera hori nahi izan dut partekatu, zenbait baloreren bitartez.

Zein elementu nagusi ditu zure afixak? 

Faustin: besten egiazkotasunak eragin digu zirrara beti. Euskal Herrian besta anitz eta anitz da; herrixka bakoitzak ditu bereak. Hartara, Baionarenak argiki azaldu nahi nituen arkitektura elementuen bidez, hala nola etxe aitzinaldeak, arkupeak, harresiak, bestetara zabaltzen direnak, bai eta dauden ibaiak eta itsasoarekiko lotura ere. Musika eta ekartzen digun energia borborra daten gainean jotzen ari diren txalaparta joleen bitartez adierazia da, bai eta txistuen bitartez, danborraren bitartez. Bestazalea bere xingolarekin eta bere zapiarekin hiruki batean azaltzen da, bestek duten beste besta markatzailea baita.

Nola bizi dituzu Baionako bestak? 

Faustin: xikitatik noa bestetara eta noiz edo noiz bestarik ez dut huts egin. Besta egitea senitartean partekatzea da, abestien partekatzea batez ere, gurean guztiok abesten baitugu eta urtero ikasten ditut abestiak. Nire amatxiren etxea, orain Angelun, akanpaleku bilakatzen da gure adiskideen hartzeko eta besten izpiritua haiei pasatzeko. Aldiro 30 edo 40 inguru bildu ohi gara. Transmisio hori jasotzeko xantza ukan eta partekatu nahi duzu...

 

Zerk eman dizu afixarako lehiaketan parte hartzeko gogoa?

Alfredo: sortzaile grafikoa naiz eta 25 urte dira irudia eta diseinua lantzen ari naizela. Ene zaletasunari bide ematen dioten bideetako bat afitxa da eta kontzeptuen sintesia egiteko gaitasuna du. Lehiaketetan parte hartzea bide ona zait nahi dudana xerka eta sortzeko inongo aginduri jarraitu behar izan gabe, baldintzen agiriei izan ezik. Zorionez, sari anitz irabazi dut hainbat lekutan, eta Baionako festibal ospetsuak irudika ahal izatea nire curriculuma aberastera etorriko litzatekeen erronka zait.

Zein elementu nagusi ditu zure afixak? 

Alfredo: ene helburua giro goxo eta irudikatzailea sortzea da, osaketa sinple batean afitxaren elementu guztien espontaneotasuna eta zintzotasuna elkartuz. Estilo inozo batean, kolore biziekin eta marrazkiekin, pertsonaiek besta istoriotxoak kontatzen dituzte afixa osoa hartzen duen besta osoaren barnean. Giro bukolikoa 5 besta egun eta gau iragarri eta ospatzeko.

Nola bizi dituzu Baionako bestak?

Alfredo: lau aldiz bisitatu ditut herria eta bertako festibalak. Jendeen poza eta gisakotasuna ezagutzen ditut, bai eta leku orotan eta eguneko une orotan nagusi den askatasun giroa, Iruineko Sanfermin besten oso antzekoa. Ene afitxarekin iragarri ahal izatea nahiko nukeen karrika besta da.

Zerk eman dizu afixarako lehiaketan parte hartzeko gogoa?

Charline: beti interesatu zait besta horien inguruan egin komunikazioa. Gazteago nintzenean, Arnaud Saez-en afixak ezagutu nituen eta hunkitu ninduten; enblematikoak zaizkit. Eta gero, bestak 1932an hasi ziren eta afitxak 90 bat dira jadanik, bilduma ederra, beraz, tokiko kultura eta irudigintzatik ezin bereizizkoa. Hainbat urte dira lehiaketa hori gogoan nuela eta une egokiaren zain nintzen, bitarteko eta tresna egokien zain, jokagaiaren mailako afitxa proposatzeko.

Zein elementu nagusi ditu zure afixak?

Charline: Olinpiar Jokoen ideia transmititu nahi izan dut. 2024 urte aipagarria zaio Frantziari, olinpiar jokoak hartuko baititu. Eta erakutsi nahi izan dut hemen, Baionan, badugula ere gure ekitaldi aipagarria, gure olinpiar jokoak ditugula, eta orori zabalik diren diziplinen bitartez parte hartzen dela joko horietan: bestazaleen lasterketa, euskal dantzak, pilota, edo, xelebreago dena, espartin jaurtiketa... Gure bestak ospetsu egiten dituzten ekitaldiak, gure aniztasuna aberasten dutenak. Nire afitxan, aurten, Leon erregeak piztuko du sua bestazale bakoitzaren bihotzean.

Nola bizi dituzu Baionako bestak?

Charline: Baionan sortua naiz; amak eramaten ninduen bestara txiki nintzenean, eta nerabe nintzenean bost egunetan nintzen bestan murgildua. Orain apaldu naiz... Baina oporrak besten arabera antolatzen dituzten bestazale horietakoa naiz. Erromesaldi bat da, denboraz kanpoko urte une bat, non ene adiskideak topatzen ditut eta ene egunerokoa besten eremutik at uzten dudan. Burbuila batean bezala sartzen naiz tokiko besta jakituriaz gozatzeko!

Zerk eman dizu afixarako lehiaketan parte hartzeko gogoa?

Janick: parte hartu nahi izan dut, ez bainaiz hemengoa baina Angelun bizi naiz! Bestek erakartzen duten bestazale saldoa ikusi dudanean, pentsatu dut ekitaldi hori tokiko gizarte bizitzan sartzeko bide zabal-zabala dela, batez ere grafista naizen bezainbatean. Besten kodeaz jabetzeko manera ona zela iruditu zait. Eta grafista independente orain dela gutxi kokatu naizenez, saiatzeko aukera ukan dut!

Zein elementu nagusi ditu zure afixak?

Janick: besten horren enblematiko diren kolore gorrien ukituak adierazi nahi izan ditut; funtsezkoa zen hori. Gero, alde ludiko eta elkarreragile bat sortu nahi izan dut "Xerka Charlie" jokoaren irudira, ekitaldiaren ikus elementu sinbolikoak hartuz. Egin dudan irudikapen inozo hori ahal beste jenderengana helgarri izan dadin egin dut. Besten funtsezko besta izpiritu alaia hartzen du ere. Eta gero, zerbait moderno eta gaur egungoa proposatu nahi izan dut ere.

Nola bizi dituzu Baionako bestak?

Janick: esperientzia eder-ederra ukan dut. Bretoia naiz jatorriz eta euskaldun batekin ezkondua; ohiturei atxikia naiz eta besten animazio orotan parte hartzeko aukera ukan dut, irekitze ekitaldia, arroltze moleten lehiaketa, enpresa apairua ostiralean, haurren eguna... ez dut oraindik ibilaldia egin, baina zergatik ez aurten? Eta egunean zehar bestek duten borondate oneko eitea maite dut. Bestetan zehar ez da zernahi erraten eta ez da zernahi egiten ere...